The Jesus and Mary Chain 1984an Glasgowen (Eskozia) sortutako rock musika taldea da. Reid anaiek, Jimek eta Williamek, osatu dute taldearen ardatza, eta euren ibilbide emankorrean album, single eta EP nahikotxo eman dituzte argitara. Bi aro bereizi ditzakegu langintza horretan: sortu eta 1999ra doana batetik (urte horretan desegin egin zen talde eskoziarra), eta 2007tik aurrera datorrena, berriro bildu, jo eta grabatzeari ekin diotenetikoa.
Aurreneko urteak
Hasierako taldea Jim eta William Reid anaiek osatutako bikoteak itxuratu zuen, kantak konposatzen hasiak Douglas Hart baxu-jotzailea inguratu zitzaienerako. 1984ko urrian taldeak estraineko singlea grabatu zuen: Upside Down (Creation Records). Doinuak, egiturak eta testuak ("Inside I feel so bad/So low I feel so sad/Feels like I'm going mad/Best friend I've ever had.") 1960ko hamarkadako pop musika dakarte gogora, Brill Building edo Phil Spector esate baterako; baina kantari ezarritako trataera post-punkak -bateriarenak eta gitarrarenak- bestelako bihurtzen dute ekoizpena. Erresuma Batuko kritikoek bikaintzat jo zuten estrenaildi hura.
Osperako bidean
The Jesus and Mary Chain taldea indie delako musikaren jarraitzaileen arreta bere egiten hasi zen. Audientzia txikien aitzinean jotzen bazuten ere, euren jarrera agertokian bitxia zen; entzulei bizkar emanda agertzen ziren askotan edota ez zieten inongo kasurik egiten haiengana bildutakoei. Emanaldia bukatu orduko sarri musika-ekipoa zakarretara botatzen zuten, zaleen harridura tartean. Taldearen managerrak, Alan McGeek, halako portaerak nahita eta berariaz baliatu zituen prentsan eta hedabideetan nolabaiteko oihartzuna izateko; eta lortu, lortu egin zuen aurreikusitako efektu hori.
Estudio lanak
Bildumak
Film hauetako soinu-bandetan agertu dira
Kanpo estekak