The Green Mile (euskaraz, Milia berdea) 1999ko Frank Darabont frantziar zinema zuzendariaren espetxe drama filma da. Stephen King idazlearen The Green Mile eleberrian oinarrituta dago. Bertan, Tom Hanks, David Morse, Bonnie Hunt, Michael Clarke Duncan, James Cromwell, Michael Jeter, Graham Greene, Doug Hutchison, Sam Rockwell, Barry Pepper, Jeffrey DeMunn, Patricia Clarkson eta Harry Dean Stanton aktoreek antzeztu zuten.
Lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen arren, ez zuen bat bera ere irabazi.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Paul Edgecomb izeneko 108 urteko agureak iraganean AEBetako Louisiana estatuko Cold Mountain espetxeko "heriotzaren pasabidean" zaindari zela, John Coffey izeneko presoa nola ezagutu zuen azaltzen du, preso hura bi haur hil izanagatik aulki elektrikoan hiltzera zigortu zutenean. Coffeyk jendearengandik gaiztakeria ezabatu (berak esan bezala) eta bere eskuen ukituaz gaixotasun eta zauriak sendatzeko naturaz gaindiko boterea du.
Argumentua Edgecomben eta gainontzeko zaindarien eta Coffeyren arteko harremanei buruzkoa da, presoari heriotza zigorra ezarri aurreko azken egunetan.
Aktoreak
Kanpo estekak