The Clash

The Clash
Datuak
JatorriaLondres, Ingalaterra
Musika motaPunk
Rock
Reggae
Ska
Urteak1976 - 1986
Produkzioa
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
www.theclashonline.com
IMDB: nm1502648 Facebook: theclash Twitter: theclash Instagram: the_clash MySpace: theclash Youtube: UCWfAZudbGLAyrrEBaGuslNA Spotify: 3RGLhK1IP9jnYFH4BRFJBS iTunes: 522000 Last fm: The+Clash Musicbrainz: 8f92558c-2baa-4758-8c38-615519e9deda Songkick: 174408 Discogs: 29890 Allmusic: mn0000075747 Deezer: 2 Edit the value on Wikidata

The Clash 1976an Ingalaterran sortutako punk rock musika taldea da, reggaea, rockabillya eta beste estilo batzuk ere bereganatu zituena. Haien zuzeneko emanaldi biziak ere ospetsuak izaten ziren ; horrez gain, letrek taldearen jarrera politikoa erakusten zuten. Taldearen joerak, estiloak eta musikak eragin handia izan zuen munduko beste talde askorengan. 1986 arte jardun zuten. Nahiz eta Britainia Handian izandako arrakasta berehalakoa izan, 1980ko hamarkada arte ez zuen nazioarteko oihartzunik lortu.

Historia

Hasiera

Taldea 1976an hasi zen Ladbroke Grove kalean, Londresko mendebaldean. Punk britainiarraren hasieran, Joe Strummer (gitarra eta ahotsa), Mick Jones (gitarra eta koroak), Paul Simonon (baxua), Keith Levene (gitarra) eta Terry Chimesek (bateria) musikariek sortu zuten. Mick Jonesek, 1974an, Simononek eta Chimesek London SS taldean jo zuten elkarrekin hasieran, eta Strummerrek, The 101´ers taldean.

Arrakasta

1976ko ekainaren 4an, The Clashek lehen aldiz jo zuen Sex Pistolsen laguntzaile gisa, punk purua erakutsiz, Kritika txar asko jaso zituen. Lehen diskoa The Clash izenekoa izan zen. Geroago, Give`Em Enough Rope argitaratu zuten eta urte berean, London Calling disko bikoitza. 1980 urtearen bukaeran, Sandinista! disko hirukoitza atera zuten, Nikaraguako Askatasun Nazional Sandinista fronterari erreferentzia eginez. Ondoren, mundu osoko gira bat egin zuten. Urte horietan, taldekideek gatazka asko izan zituzten: famak eta elkarrekin bizitzeak taldea nekatzen zuela ikusten zen. Horrez gain, beste disko bat atera zuten, Combat Rock. Album horretan abesti ezagunenetako asko atera ziren: Rock the Casbah eta Should I Stay or Should I Go.

Gatazkak eta banaketak

The Clash pixkanaka-pixkanaka banantzen joan zen. Lehenik eta behin, Toperrek atseden hartu zuen, emanaldien ondorioz. Kokainaren adikzioa zela kausa, taldetik bota zuten eta taldeko lehen bateria jotzaile Terry Chimes haren ordez itzuli zen. Nahiz eta kontzertu birak egiten segitu, beraien artean harreman txarra zuten eta bananduta ibiltzen ziren. Adibidez, Strummer desagertu egin zen Combat Rock diskoaren gira baino lehenago eta gero itzuli; gainera, arazoak izan zituen Jonesekin. Chimesek, aldiz, bira eta gero utzi zuen taldea. Pete Howard bateria-jotzaile berria izan zen, eta urte horretan San Bernardinoko kontzertuan hartu zuten parte. The Clashen kontzertu famatuena bilakatu zen, 500.000 ikusle elkartu baitziren. 1983an, Strummerrek eta Simononek Jones taldetik bota zuten, bere burua arrakastak handietsita baitzeukan.

Amaiera

Taldea azkenekoetan zegoen 1983-1986 urteen artean. Grabazio saioak kaotikoak izan ziren, Bernie Rhodesek eta Strummerrek taldetik bananduta egiten zutelako lan. Bakoitza bere kaxara joaten zen kontzertuetara eta jo eta gero berriro banantzen ziren. Azkenik, Strummerrek Espainiara egin zuen bidaia: ideiak garbitu zituen, gero taldetik banandu eta Cut The Crap diskoa sortu.

Musika estiloa

Beste taldeek ez bezala, The Clashek musika mota asko jo zituen: reggaea, rocka, rockabillya, ska, jazaz, funka, duba eta baita beste asko ere. Hala ere, beraien musika mota famatuena rocka eta funka izan zen.

Taldekideak

Diskografia

Kanpo estekak

Erreferentziak