The Bad and the Beautiful (euskaraz: «Gaiztoa eta ederra») 1952ko filma da, "zinea zinearen barruan" azpigenerokoa,
Vincente Minnellik zuzendu zuena. Lana Turner, Kirk Douglas, Walter Pidgeon, Dick Powell, Barry Sullivan eta Gloria Grahame izan ziren antzezle nagusiak.
Film klasikoa da, Hollywoodeko garai baten erretratua, ez bereziki errealista, baina bai indartsua. Aktore talde zoragarria bildu zuen Minnelli jaunak; protagonista nagusia anbizio handiko ekoizle bat da, Kirk Douglasek bikain gorpuztua. Era berean, errealizazio ezin hobea gehitu zion Minnelli jaunak, berez oso txukun egituraturiko gidoi nabarmenari.[1] Bost Oscar irabazi zituen: taldeko emakumezko aktore onena (Gloria Grahame), egokitutako gidoi onena, zuzendaritza artistiko onena, argazkigintza onena eta jantzi-diseinu onena.
Euskarazko azpidatziak daude filmarentzako.
Aktoreak
Erreferentziak
- ↑ del Muñoz, Ane. The Bad and the Beautiful. Euskaldunon Egunkaria, 1994ko ekainak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-4-15).
Kanpo estekak