The Adventures of Priscilla, Queen of the Desert (euskaraz Priscilla Basamortuko Erreginaren Abenturak) 1994ko Stephan Elliott australiar zinema zuzendariaren komedia-drama filma da. Bertan, Terence Stamp, Hugo Weaving, Guy Pearce eta Bill Hunter aktoreek antzeztu zuten.
Filmak Australiako zinemak munduaren arreta bereganatzeaz gain, LGBT pertsonen irudi positiboa islatu zuen. Oscar Sarien 67. ekitaldian Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Tim Chappel eta Lizzy Gardiner) irabazi zuen.
Argumentua
1990eko hamarkada, Australia. Anthony, Adam eta Bernadette (Terence Stamp, Hugo Weaving eta Guy Pearce) kabaret ibiltari batean drag queen moduan lan egiteen duten Sidney hiriko bi gay eta transexual bat dira. Alice Springs udalerriko hotel batean, herrialde hartako Outback eremuko basamortu gorrixkaren erdigunean, euren ikuskizuna lau astean antzez dezaten kontratatu dituzte. Hortaz, aurrez sekulako abentura dute, arazo guztiak atzean laga eta herrialdea Priscilla izeneko autobus batean alderik-alde zeharkatzeaz gain, helmugara osorik iritsi behar dute, batez ere hirukotea Felicia eta Mitzi drag-aren erreginak eta Benardette transexuala direlako. Bi asteko bidaiari autobusan musika ozen jarri eta euren janzkera nabar eta deigarri eta plataformazko oinetakoak jarriz ekin diote.
Aktoreak
Bitxikeriak
1995ean, haren antza handia zuen To Wong Foo, Thanks for Everything! Julie Newmar ("Wong Foori, Eskerrik Asko Denarengatik! Juli Newman") filma estreinatu zen: hor, Patrick Swayze, John Leguizamo eta Stockard Channing aktoreek hiru drag queenen paperak zituzten, haiek ere bidaia luze bat eginik.
Kanpo estekak