Teresa Imízcoz Beunza

Teresa Imízcoz Beunza
Bizitza
JaiotzaIruñea1965eko urriaren 8a (59 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Daniel Innerarity
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Columbia Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfilologoa eta idazlea
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitatea
Cervantes Institutua
Georgetowngo Unibertsitatea
UNED

Teresa Imízcoz Beunza[1] (Iruñea, 1965eko urriaren 8a) filologoa eta idazlea da.[2] UNEDeko Iruñeko zentroko zuzendari izendatu zuten 2022an.[3]

Biografia

Iruñean jaioa, Filologia Hispanikoko lizentziatura eta doktoregoa egin zituen Nafarroako Unibertsitatean. Columbiako Unibertsitatean (New York) ikerketa-egonaldiak egin ondoren, Nafarroako eta Georgetowneko Unibertsitateetan (Washington D. C.) irakasle aritu zen hamalau urtez.[4]

Cervantes Institutuko zuzendaria izan zen Bordelen eta Tolosan (2003-2010). Handik hartu zuen UNEDeko zentro elkartuaren ardura, Gasteizen (2011-2022), eta han sortu zuen Orientazio, Informazio eta Enplegu Zentroa (COIE).[5][3] El Correo egunkariko (Bilbo) Iritzi artikulugilea da.[6]

Teresa Daniel Innerarity filosofoarekin ezkonduta dago eta bi seme ditu: Javier eta Jon.[7][2]

Argitalpenak

  • Manual para cuentistas: El arte y el oficio de contar historias, Penintsula, 1998, 232 or.[8]
  • La teoría poética de Miguel de Unamuno, Eunsa arg., 1996, 258 orr.

Erreferentziak

  1. Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen horiek Imízcoz eta Beunza formekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Imizkotz eta Beuntza idatzi behar direla arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b Iñigo, González. (2022-11-06). Teresa Imízcoz: "Gestionar las emociones es fundamental incluso para el éxito académico". Pamplona, 5-6 or..
  3. a b Teresa Imízcoz releva a Carmen Jusué en la UNED de Pamplona. Pamplona 2022-07-27.
  4. Teresa Imízcoz Beunza. Bilbao.
  5. P. de Nanclares, Nerea. (2012-05-21). Teresa Imízcoz: «En este país no se ha valorado la formación y así estamos». Vitoria.
  6. Teresa Imízcoz Beunza. Bilbao 2019-06-05.
  7. Diócesis de Coria-Cáceres. (2022-05-23). La extremeña Cecilia Pilar, nueva presidenta de Manos Unidas. Cáceres.
  8. Castilla, Amelia. (2002-11-02). Secretos de la escritura. Madrid.

Kanpo estekak