Teresa Calo Fontan (Donostia, 1955eko apirilaren 24a - )[1] gipuzkoar aktorea dramagilea eta gidoigilea da. Euskara, galiziera, gaztelania eta ingelesa menperatzen ditu.[2]
Hemeretzi urte zituela hasi zen antzerkian Orain, eta, besteak beste, Mentiras, Entre líneas, Ay Manolo (Serantes saria), El día en que inventé tu nombre (Ciudad de San Sebastián saria), El hombre que sobremurió a una mudanza, Marketing (Teatro Pequeño Luis Soto Barahona saria) Gidoilari gisa lan egin du Jaun ta Jabe, Maité, Goenkale eta beste hainbat serietarako. "La luz con el tiempo dentro" filma zinemako gidoilari gisa egiten duen lanaren erakusgarri da. Hogeita bost urte eman ditu aktoreak prestatzen, eta UTBren (Arte Eszenikoen Lantegia) sortzailea da.[3]
Biografia
Teresa Calo Donostian jaio zen 1955eko apirilaren 24an. Emigratzaile galiziarren alaba da.[4] Ingeles filologia ikasi zuen. Zineman eta telebistan lan egin du, eta izatez, antzerkiko emakumea da. 1975ean hasi zen. Columnista eta interpretazio-irakaslea, antzerki-testu batzuen egilea da eta UTBren sortzailea (Donostiako Arte Eszenikoen Lantegia).[1]
1975ean hasi zen antzerkian. Pere Planella, Carles Alfaro eta Fernando Bernués zuzendarientzat lan egin du, besteak beste. “Nasdrovia Chéjov” lanarekin, Haroko Garnacha Zinemaldian aktore onenaren saria jaso zuen. Antzerkigile gisa, lau emanaldi estreinatu ditu bakarka. Horietako bat, “Ay, Manolo”, 2003ko Serantes Saria; beste lan bat “El día que inventé tu nombre”, Donostia Hiria Gaztelaniazko Antzerki Saria lortu zuen 2005ean.[5]
Zineman, “Cita con Alberto” film laburrean egindako lana nabarmentzen da. Goyarako izendatu zuten, eta Teresak bi sari jaso zituen interpretaziorik onenari dagokionez, Elxeren eta Alfax del Pi-ren nazioarteko jaialdietan. Telebistan, Teresa Calok hainbat telesailetan parte hartu du aktore (“Hospital Central”) eta gidoilari gisa.[5]
Antzerki-irakaslea, UTBren sortzailea, hogeita bost urtetik gora daramatza aktore eta profesionalak prestatzen, eta horixe eskaini zion Calok Demos la vuelta al día bekari.[5]
Filmografia
Zinema
Telebista
Gidoigile
Liburuak
- Aurkituko zaitut (2021 )/ Te voy a encontrar (2022), Alberdania argitaletxea[3]
- Marta ante el espejo (2021), Alberdania argitaletxea[3]
Sariak eta aintzatespenak
- 2009ko antzerki laburraren Luis Barahona de Soto saria marketinagatik. Krisian dauden emakumeak.
- El hombre que sobremuró a una mudanza, Luis Soto Barahona saria
- “Nasdrovia Chéjov” lanarekin, Haroko Garnacha Zinemaldian aktore onenaren saria
- “Ay, Manolo”, 2003ko Serantes Antzerki Saria
- 2005ean “El día que inventé tu nombre”, Donostia Hiria Gaztelaniazko Antzerki Saria
- “Cita con Alberto” film laburraren egindako lanarengatik Goyarako izendatu zuten.
- 1992an Elxeren Emakumeen Interpretazio Sari Nagusia, Albertorekin hitzordua lanarekin
- Alfax del Pi-ren nazioarteko jaialdietan.interpretaziorengatik saria.
Iruditegia
-
Teresa Calo aurkezlea
Clara Sánchez idazlearekin Okendoko hitzaldian, 2014.05.12
-
Teresa Calo eta Clara Sánchez bazkideekin solasean, Okendo 2014.05.12
-
Teresa Calo, Donostia 2015.05.15
Erreferentziak
Kanpo estekak