Tegmine

Tegmine
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)4,9, 3,11, 2,88 eta 3,76
Magnitude absolutua2,63
Mota espektralaG0 IV-V
KonstelazioaCancer
Abiadura erradiala−7,93 km/s
Igoera zuzena123,053026542 °
Deklinazioa17,647767083 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa2,4 Eguzki erradio
Izendapenak

Tegmine edo Tegmen (ζ Cnc / ζ Cancri / 16 Cancri) Cancer konstelazioko izar anizkoitz bat da. Latinez Tegmen hitzak (karramarroaren) "oskola" esan nahi du, eta jatorrian konstelazio osoa ordezkatzen zuen. +4,64 Itxurazko magnitude bateratukoa, izar sistema hau gure Eguzki-sistematik 83 argi-urteko distantziara dago.

Bere behaketaren historia

Tegmine izar bikoitz bezala ikus daiteke teleskopio txiki batekin. Bi izarrak Zeta1 Cancri eta Zeta2 Cancri bezala ezagutzen dira. Bikoiztasun hau Johann Tobias Mayerrek deskubritu zuen 1756an. 25 urte beranduago, 1781ean, William Herschelek sistema hirukoitza zela frogatu zuen Zeta1 Cancri bi izarrek osatzen zutela ikusi ondoren. Beranduago, 1831n, John Herschelek perturbazioak nabaritu zituen Zeta2 Cancriren orbitan, Otto Wilhelm von Struve, 1871n Zeta2 Cancriren kide ikusgarriarekin estuki lotutako laugarren kide ikustezin baten presentzia proposatzera eraman zutena. Berriki eginiko behaketek laugarren kide hau aurkitu dute, eta beste kide bat edo bi gehiago ere egon daitezkeela adierazi dute.

Sistemaren ezaugarriak

Zeta1 Cancri zein Zeta2 Cancri izar bitarrak dira. Zeta1 Cancriren bi kideek Zeta Cancri A eta Zeta Cancri B izenak jasotzen dituzte. Zeta Cancri A (HD 68257 / HR 3208) (dizdiratsuena +5,63ko magnitudearekin) F7V espektro motako nano hori bat da, 6200 gradu kelvin inguruko tenperatura duena. Gure eguzkia baino 3,5 aldiz argitsuagoa da, eta bere erradioa eguzki erradioa baino %60 handiagoa da. Zeta Cancri B (HD 68255 / HR 3209) Zeta Cancri Agandik arku segundo batez banandua, era berean nano hori bat da, F9V espektro motakoa eta 6100 gradu kelvineko tenperatura duena. Eguzki argitasuna baino %80 argitasun handiagoarekin, bere erradioa eguzki erradioa baino %20 handiagoa da. Bi izar hauen masa bateratua 3 eguzki masakoa da. Orbita bat 59,6 urtetik behin betetzen dute, bien arteko batez besteko banaketa 22,1 unitate astronomikokoa delarik. Eszentrikotasun arin batek banaketa hori 15 eta 29 unitate astronomiko artean aldatzea eragiten du; hurrengo periastroa (kideen arteko distantziarik txikiena) 2048an gertatuko da.

Bigarren bitarra, Zeta2 Cancri (HD 68256 / HR 3210) bisualki Zeta1 Cancrigandik 7,7 arku segundora banandua dago. Izar hau osatzen duten bi kideak, Zeta Cancri Ca eta Zeta Cancri Cb deitua, G espektro motako nano horiak dira. Izar hauen arteko benetako banaketa 5 unitate astronomikokoa da, orbita ia erabat zirkularra osatuz, orbita periodoa 17 urtekoa delarik. Zeta Cancri Cak 5900 gradu kelvineko tenperatura du, gure eguzkiarena baino %70 argitasun handiagoa eta 1,25 eguzki masako masa. Zeta Cancri Cb, gure eguzkiaren oso antzekoa, 5600 gradu kelvineko tenperatura du eta gure eguzkiarenaren %90eko argitasuna. 0,9 eguzki masako masa du.

Zeta Cancri CaCb pareak 1115 urtetik behin egiten du Zeta Cancri ABren inguruko orbita. Orbitaren eszentrikotasunak (e = 0,24) bi izar bitarren arteko distantzia 244 eta 250 unitate astronomiko artean aldatzea eragiten du. Bien arteko distantziarik txikiena 1970ean izan zen, eta 1000 urte baino gehiago itxaron beharko da berriz gerta dadin.

Kanpo estekak