Artikulu hau abeslariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Swift (argipena)».
Taylor Alison Swift (Reading, Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak, 1989koabenduaren 13a) abeslaria da. Country musika abestuz ospea lortu zuen; gero, 2014. urtean pop musika egiteari ekin zion. Orain arte 11 studio album atera ditu: Taylor Swift (2006an), Fearless (2008an), Speak Now (2010ean), Red (2012an), 1989 (2014an), Reputation (2017an), Lover (2019an), Folklore (2020an) Evermore (2020an) Midnights (2022) eta The Tortured Poets Department (2024). Bere bizitza pertsonalari buruzko abesti narratiboengatik da ezaguna, hedabideen estaldura zabala jaso baitute. 14 urte zituela, Swift Sony / ATV Music argitaletxearekin sinatu duen artista gazteena bihurtu zen eta 15 urterekin bere lehenengo disko-marka sinatu zuen.
2006an ateratako Taylor Swift albuma, Ameriketako Estatu Batuetako Billboard 200 taulan zerrendatuta egon zen 2000ko hamarkadako album luzeena izan zen. Album horren hirugarren single-ak, "Our song", Billboard Hot Country Songs taulako lehen postura ailegatzean, lehen postura ailegatu den abeslari gazteena bihurtu zen zen. Swift-ren bigarren albuma, Fearless, AEBetan 2009ko album salduena izan zen. Album horrek lau Grammy sari irabazi zituen, eta Swiftek Album of the Year kategoria irabazi duen abeslari gazteena bihurtu zen (2020an Billie Eilish sari berbera irabazi zuen arte). Swift izan zen bere 2010eko Speak Now albumeko idazle bakarra. Album horrekin bi Grammy sari irabazi zituen eta albuma argitaratuta egon zen lehenengo astean, Estatu Batuetan, milioi kopia baino gehiago saldu zituen. Red (2012an argitaratutako albuma) "We Are Never Ever Getting Back Together Together" single-ak Billboard Hot 100 taulan lehenengo postura ailegatu zen. 1989 (2014an argitaratutako albuma), Swift-ren bosgarren albuma, hiru Grammy sari irabazi zituen, Album of the Year kategoria barne, eta Hot 100 taulan bi aldiz ailegatu zen lehen posturan "Shake It Off" eta "Blank Space" single-ekin. 2015ean, berriro Hot 100 taulan lehenengo postura ailegatu zen "Bad Blood" single-arekin. Reputation-ek, bere seigarren diskoa (2017an argitaratutakoa), bere lehenengo astean Estatu Batuetan milioi bat kopia saldu zuen eta hori lortzean, lau album jarraian lehen astean milioi kopia bat baino gehiago saldu duen abeslari bakarra bihurtu zen. Baita, bere bosgarren Hot 100 taulako lehenengo postura ailegatutako abestia argitaratu zuen "Look What You Made Me Do". Lover (2019) bere zazpigarren albumarekin, Billboard 200 taulan lehenengo postura ailegatzean, sei album jarraiekin hori lortzen duen bigarren emakumea bihurtu zen.
206.7 milioi kopia inguru saldu egin ditu (albumekin eta single-ekin). 10 Grammy sari irabazi ditu, 29 American Music Awards sari (American Music Award sari gehien irabazi duen abeslaria da), 23 Billboard Music Awards sari (Beyoncé-rekin Billboard Music Award sari gehien irabazi duen emakumezko abeslaria), 12 Country Music Awards sari, 9 MTV Video Music Award sari etab. Kantautore gisa, Swift Songwriters Hall of Fame-gatik ohoratua izan da eta 2015ean Rolling Stone-en 100 Time Great Songwriters of All zerrendan sartu zen. 2010ean, 2015ean eta 2019an, munduko 100 pertsona ospetsuenen zerrendan agertu zen. 2019an, Hamarkadaren Abeslaria izendatuta izan zen Billboard aldizkariagatik eta American Music Awards sari banaketan ere.
2023an Time aldizkariak Urteko Pertsona izendatu du.[1]
2024ko Grammy sarietan Taylor Swift-ek historia egin zuen, Urteko Albumaren laugarren saria lortu zuen eta Frank Sinatra, Paul Simon edo Steve Wonder gainditu zituen. Album berarekin, Midnights, Pop ahots onenaren saria ere jaso zuen.[2][3][4]
Bizitza
1989-2006
Pennsylvania estatuko Reading herrian jaio zen, eta estatu bereko Wyomissing herrian hazi. Bere ama Andrea Swift da, eta aita Scott Swift. Bera baino bi urte gazteagoa den anaia bat dauka, Austin.
10 urte zituela, abestiak idazten eta abesteko lehiaketetan parte hartzen hasi zen. Nashville bisitatzen ere hasi zen, eta 12 urte zituela hango konpositore batzuekin abestiak sortzen hasi zen. The Bluebird Café lehiaketan parte hartzean, Scott Borchettaren atentzioa erakarri zuen, eta hark Big Machine Records diskoetxearekin album bat ateratzeko aukera eman zion.
2006-2008: Taylor Swift
2006ko uztailean "Tim McGraw" abestia atera zuen eta urriaren 24an (16 urte zituela) bere lehen albuma atera zuen: Taylor Swift. Ameriketako Estatu Batuetako Billboard 200 taulan zerrendatuta egon zen 2000ko hamarkadako album luzeena izan zen. Album horretako hiru abesti bakarrik idatzi zituen: "The Outside", "Should've Said No" eta "Our Song". Albuma beste single-ak izan zituen 2007 eta 2008 artean: "Teardrops on My Guitar", "Our Song", "Picture to Burn" eta "Should've Said No". Album honen hirugarren single-ak, "Our song", Billboard Hot Country Songs taulako lehen postura ailegatzean, lehen postura ailegatu den abezlari gazteena bihurtu zen 2007an. Nashville Songwriters Association-ek Songwriter/Artist of the Year saria eman zioten. Country Music Association-ek Horizon Award saria eman zioten, Academy of Country Music Awards sari banaketan Top New Female Vocalist saria irabazi zuen eta American Music Awards sari banaketan Favorite Country Female Artist ere. 2008ko Grammy sari banaketan Best New Artist kategorian izendatua zegoen, baina Amy Winehouse irabazi zuen. Taylor swift albumak 7.500.000 kopiak saldu ditu.
2008-2010: Fearless
Swift-en bigarren estudioko diskoa, Fearless, 2008ko azaroaren 11n argitaratu zen. Fearless arrakasta bat bihurtu zen Estatu Batuetan "Love story" eta "You belong With Me" single-ei esker. Beste hiru single argitaratu ziren 2008an eta 2009an: "White Horse", "Fifteen" eta "Fearless". "You Belong with Me" albumaren Billboard Hot 100 taulan arrakastatsuena izan zen, bigarren postura ailegatuz. Albuma Billboard 200 taulan lehenengo postuan estreinatu zen eta 2009an Estatu Batuetan gehien saldu zen albuma izan zen. Albuma 12.500.000 kopia inguru saldu ditu mundu osoan. Swiften lehenengo kontzertu-bira, Fearless Tour-ek albuma bultzatu zuen; 63 milioi dolar baino gehiago lortu zituen. Taylor Swift: Journey to Fearless, kontzertu filma, telebistan igorri zen eta gero DVD eta Blu-ray bertsioetan argitaratu zen. Swift-ek Keith Urban-en Escape Together World Tourean abestu zuen.
2009an, "You Belong with Me" bideoklipa emakumezkoen bideo onena izendatu zuten MTV Video Music Awards sari banaketan. Kanye West raperoak bere onarpen hitzaldia eten zuen eta sari hori Beyoncé merezi zuela esan zuen. Gertakaria eztabaidagai eta hedabideen arreta zabala izan zen, ondorioz interneten meme ugari sortu ziren. James Montgomery-k gertakaria argudiatu zuen eta ondorengo hedabideen arretari esker Swift-ek "famatu ospetsu nagusia" bihurtu zuen. Urte hartan American Music Awards sari banaketan, Swift-ek bost sari irabazi zituen, Artist of the Year eta Favorite Country Album adibidez. Billboard-ek 2009ko Urteko Artista izendatu zuen. 52. urteko Grammy sarietan, Fearlessek urteko albuma eta urteko country albuma izendatu zuten, eta "White Hourse" izendatu zuten country abesti onena eta emakumezkoen countryperformance onena. Guztira, lau Grammy sari irabazi zituen, eta Swiftek Album of the Year kategoria irabazi duen abezlari gazteena bihurtu zen (2020an Billie Eilish sari berbera irabazi zuen arte).
2010eko abuztuan, Swift-ek "Mine" argitaratu zuen, bere hirugarren albumeko single.a. AEBetako zerrendetan Billboard Hot 100 taulan sartu zen hirugarren postuan. Swift Hot 100 taularen historiako bigarren emakumezko artista bihurtu zen (Mariah Carey-ren ondoren) urte beran lehen bost postutan hainabt abestiak debutatzen; bestea, "Today Was a Fairytale" izan zen bigarren postuan. Urriaren 25ean, Speak Now, Swift-ren hirugarren albuma. Hark bakarrik albumaren abesti guztiak idatzi zituen eta arrakasta komertzial bat izan zen, Billboard 200 taularen lehenengo postuan estreinatu zen eta haren lehen asteburuan milioi bat kopia baino gehiago saltzea lortu zuen. Emakumezko artista batek egindako salmenta gehienak duen album digitala bihurtu zen, 278.000 deskarga jaso baititu aste batean, horrek Swift-ek 2010eko Guinness World Records sartzea erakarri zuen. Albuma 6.800.000 kopia inguru saldu ditu mundu osoan. Urte horretan Jake Gyllenhaal eta Swift bikoteak egin ziren. Swift-ek beste kontzertu-bira bat egin zuen albuma bultztzeko: Speak Now World Tour, kontzertu-bira honekin, Swift-ek 123.7 milioi dolar lortu zituen. 2011ko azaroan, Swift-ek Speak Now World Tour: Live albuma argitaratu zuen.
"Mean" single-ak irabazi zituen Best Country Song eta Best Country Solo Performance nominazioak 54. Grammy sarietan. Swift-ek Speak Now albumagatik beste sari batzuk irabazi zituen, besteak beste, Nashville Songwriters Association-eko Songwriter / Artist of the Year (2010 eta 2011), Billboard-eko Woman of the Year (2011), eta Academy of Country Music-eko eta Country Music Association-eko Entertainer of the Year (2011 and 2012). 2011ko American Music Awards sari banaketan, Swift-ek Artist of the Year eta Favorite Country Album irabazi zituen.
Swift-ek bi abesti original bildu zituen The Hunger Games filmarako: "Safe & Sound", Civil Wars eta T-Bone Burnett-ekin batera grabatutako abestia, eta "Eyes Open". "Safe & Sound" abestiak Best Song Written for Visual Media saria irabazi zuen Grammy sarietan. Swift-ek lagundu zuen B.o.B-ren "Both of Us" abestian, 2012ko maiatzean argitaratua.
2012-2014: Red
2012ko abuztuan, Swift-ek "We Are Never Ever Getting Back Together Together" argitaratu zuen, Red albumaren single bat. Billboard Hot 100 taulan lehen postura ailegatu zen eta iTunes-en abesti digitalen salmenten taulako lehen postura ailegatzea lortu zuen kaleratu eta 50 minutu geroago, beste Guinness World Record bat lortzea erakarri zuena. Swift-ek Red albumaren bigarren single-a, "Begin Again", argitaratu zuen urrian eta zazpigarren postura iritsi zen Billboard Hot 100-ean. Albumetik kaleratutako beste single batzuk "I Knew You Were Trouble", "22", "Everything has Change", "The Last Time" eta "Red" dira. Red 2012ko urriaren 22an kaleratu zen. Albumak arrakasta kritikoa eta komertziala izan zuen eta Billboard 200-eko lehenengo postuan estreinatu zen lehen astean, 1,21 milioi kopia saldu baituen. Horrek hamarkadako lehen astean lortutako salmentarik handiena markatu zuen Estatu Batuetan, eta Swift lehenengo emakumezkoa izan zen bi albumekin milioi kopia saltzen zituela lehen astean. Album hau 9.000.000 kopiak saldu ditu. Red Tour 2013ko martxotik 2014ko ekainera bitartekoa izan zen eta 150 milioi dolar baino gehiagoko bilketa lortu zuen.
Red-ek hainbat sari lortu zituen, lau nominazio jaso zituen 56. Grammy sarietan, "I Knew You Were Trouble" single-ak emakumezko bideo onena izendatuta izan zen 2013ko MTV Video Music Awards sarietan, 2012ko Best Female Country Artist eta Artist of the Year sariak irabazi zituen 2013ko American Music Awards. Denbora horretan, epe laburrerako harremana izan zuen Harry Styles abeslari britainiarrarekin. 2013 urtean hainbat abesti argitaratu zituen "Sweeter Than fiction", "Highway Don't care" adibidez.
2014-2016: 1989
2014ko martxoan, Swift-ek New Yorkera joan zen bizitzera. Garai honetan, bere bosgarren estudioko albumean ari zen lanean (1989) Jack Antonoff, Max Martin, Shellback, Imogen Heap, Ryan Tedder eta Ali Payami produktoreekin. 1989 bere lehen pop albuma izan zen. Diskoa 2014ko urriaren 27an kaleratu zuten, kritika positiboekin. 1989 1,28 milioi kopia saldu zituen AEBetan haren lehen astean eta Billboard 200-en lehen postuan estreinatu zen eta horregatik beste Guinness irabazi zuen, munduko errekorra. Albuma 12.800.000 kopiak saldu ditu. "Shake It Off" singlea 2014ko abuztuan kaleratu zen eta Billboard Hot 100 lehenengo postuan estreinatu zen. Albumaren beste bi single lehenengo postura ailegatu ziren sortu zituen: "Blank Space" eta "Bad Blood" (Kendrick Lamar-rekin). Albumaren beste single arrakastatsu batzuk izan ziren "Style", "Wildest Dreams", "Out Of The Woods" eta "New Romantics". 1989 World Tour-a, 2015eko maiatzetik abendura bitartean, 250 milioi dolar bildu zituen eta urteko birarik handiena izan zen. 2015eko martxoan Calvin Harris-rekin harreman bat hasi zuen.
Albuma atera baino lehen, Katy Perry abeslariak Twitter-en esan zuen "Kontuz ibili Regina George-rekin arkumez mozorratuta". Gero, gendea hasi zen esaten "Bad Blood" abestia Katy Perry aurka zela eztabaida batengatik. Taylor ez zuen horretaz hitz egin.
"Blank Space" eta "Bad Blood" bideoklipek lau nominazio lortu zituzten 2015eko MTV Video Music Awards sarietan. "Bad Blood" Video of the Year eta Best Collaboration sariak irabazi zituen. Swift Billboard's Woman of the Year izendatu zuten 2014an - sari hori bi aldiz irabazi zuen lehen artista bihurtu zen. 2015ean, "Shake It Off" nominatu zuten hiru Grammy sarietarako, Record of the Year eta Song of the Year kategorietan adibidez. Hainbeste sari irabazi ondoren, 2016an, hiru Grammy sari irabazi zituen 1989 albumareko - Album of the Year, Best Pop Vocal Album eta Best Music Video ("Bad Blood" esker). Lehenengo emakumea bihurtu zen Album of The Year bitan irabazteagatik.
Grammy sariak baino lehen, Kanye West "Famous" abestia argitaratu zuen. Abesti horretan esaten zuen Taylor-rekin erlazio minak izan behar zuela, hark Taylor famatua egin zuelako 2009ko MTV Video Music Awards sarietan bere onarpen hitzaldia eten zuelako, ere bitch deitzen zion. Album of the Year irabaztean, onarpen hitzaldian, Swift Kanye West buruz hitz egin zuen eta bere burua defendatu egin zuen. Horduan, Kim Kardashian dei bat igo zuen sare sozial batera. Dei horretan Taylor onartzen zuen Kanye idatzitako abestia. Geroago, swift bere burua defendatu egin zuen berriz esanezbera onartu zuela Kanye esatea gauza batzuk, baina ez zuen onartu bitch deitzea. Inork ez zuen Taylor sinestu.
Taylor beste eztabaida bat zuen Calvin Harris-rekin: biak batera Calvin-ren "This Is What You Come For" abestia. Hasiera batean, Swift Nils Sjöberg izena erabili zuen inor ez zezan jakin bera idatzi zuela. Gero, informazio hori pasatu zen eta Calvin Swift akusatu zuen horregatik.
2017-2018: Reputation
2017ko hasieran, Fifty Shades Darker filmarako "I Don't Wanna Live Forever" abestia egin zuen Zayn Malik abeslariarekin. Abustuan, David Moueller izeneko irratian lan egiten zuen gizon bat salatu zuen sexu-jazarpenagatik.
Handik gutxira, Swift-ek, bere sare sozialetako kontuak garbitu zituen eta ondoren "Look What You Made Me Do" kaleratu zuen bere seigarren albumeko (Reputation) single gisa. abestiaren bideoklipa 43,2 milioi ikuspen baino gehiago izan zituen bere lehen egunean YouTube-n, 24 ordutan ikusitako musika bideokliparen errekorra hautsiz. "Look What You Made Me Do" Billboard Hot 100 lehenengo postuan estreinatu zen. Urrian, Swift-ek "... Ready for It?" singlea argitaratu zuen eta Billboard Hot 100 taulan sartu zen laugarren postuan. Sustapen bi single atera zituzten Reputation atera baino lehen, "Gorgeous" eta "Call It What You Want" izenekoak. Albuma azaroaren 10ean kaleratu zen eta Estatu Batuetan 1,21 milioi kopia saldu zituen lehen astean. Reputation bere lehenengo astean Estatu Batuetan milioi bat kopia baino gehiago saltzerakoan, lau album jarraian lehen astean milioi kopia bat baino gehiago saldu duen abezlari bakarra bihurtu zen. Mundu mailan lehen astean bi milioi kopia saldu zituen. Beste single batzuk atera zituen album honetik: "End Game" (Ed Sheeran eta Future abeslariekin), "Delicate", "New Year's Day" eta "Getaway Car". "New Year's Day" Country irratietan bakarrik atera zen eta "Delicate" arrakasta bat bihurtu zen irratian. 2018an Reputation stadium Tour kontzertu-bira hasi zen eta 345.7 milioi dolar bildu zituen.
2018ko American Music Awards sari banaketan, Swift-ek Tour of the Year, Artist of the Year, Favorite Pop/Rock Female Artist eta Favorite Pop/Rock Album sariak irabazi zituen. Horrela Whitney Houston irabazi zuen eta, 23 sari jasota, American Music Awards-ren historian emakumezkoen irabazle onena bihurtu zen.
2019: Lover
Reputation Swift azkeneko diskoa izan zen Big Machine Records diskoetxearekin egindako 12 urteko kontratuaren azpian eta berri bat sinatu zuen Universal Music Group banatzailearekin.
2019ko apirilean, Swift-ek "Me!" single-a argitaratu zuen Brendon Urie abeslariarekin (Panic! At The Disco taldeko abeslaria) Lover albumaren single gisa. Abestia Billboard Hot taularen 100. postuan estreinatu zen eta hurrengo astean bigarren postura egin zuen salto. "Me!" single-aren bideoklipa Vevo errekorra hautsi zuen 65.2 milioi ikuspen jasoz estreinatu zen lehen egunean. Hala ere, abestiak kritika mistoak jaso zituen eta Swift-ek abestiaren lirika zati bat kendu zuen albumetik. Ekainean, "You Need to Calm Down" single-a, Lover albumaren bigarren single-a, kaleratu zuen, Billboard Hot 100 bigarren posturaino iritsi zena. Uztailan, "The Archer" Lover albumaren promozio singlea argitaratu zuen. "Lover" (abestia) hirugarren single gisa argitaratu zen abuztuan, Hot 100 taulan hamargarren postura iritsi zena.
Lover abuztuaren 23an argitaratu zen kritika positiboekin eta Billboard 200 taularen lehenengo postuan estreinatu zen lehen astean 867.000 kopia salduta, lehen aldiz, Swift izan zen historiako lehen emakumezko artista sei album izan 500.000 kopia baino gehiago saltzen dituena aste bakarrean. Albumaren 18 abesti guztiak Billboard Hot 100 taulan sartu ziren. 2019ko MTV Video Music Awards sarietan, "Me!" eta "You Need to Calm Down" hamabi nominazio jaso zituzten. "Me!" Best Visual Effects saria irabazi zuen eta "You Need to Calm Down" Video of the Year eta Video for Good sariak irabazi zituen. Lover albuma hiru nominazio jaso zituen 62. urteko Grammy sarietan, horien artean Best Pop Vocal Album eta Song of the Year, baina ez zituen irabazi.
Ekainean, Scooter Braun musika zuzendariak, Big Machine, Swift diskoetxe ohia, erosi zuen, bere lehen sei albumetarako maisuak barne. Swift-ek bere atsekabea adierazi zuen Tumblr-eko mezu batean, eta esan zuen urteak daramatza maisuak erosi nahian eta Braun "etengabeko manipulatzaile maltzur" gisa deskribatu zuen. Abuztuan, Swift-ek albumak berriro grabatzeko asmoa iragarri zuen 2020 urterako. 2019ko azaroan, Swift-ek esan zuen Braun eta Big Machine-ren sortzailea, Scott Borchetta-k, debekatu ziotela bere abesti zaharragoak jotzea 2019ko American Music Awards-etan, non hamarkadaren artista saria jasoko zuen, baita Netflix dokumentalerako material zaharragoak erabiltzea ere. Amaieran, Taylor abestu ahal izan zuen bere abesti zaharrak American Music Awards-etan eta 2020ko urtarrilean Miss Americana dokumentaila estreinatu zen Netflix-en material zaharragoak erabiltzen.
2019ko abenduan, Swift-ek parte hartu zuen Cats filmean, non agertu zen eta "Beautiful Ghosts" abestia atera zuen. Eta 2020ko otsailean, Swift-ek argitalpen global esklusiboa sinatu zuen Universal Music Publishing Group-ekin, Sony / ATV-rekin bere hamasei urteko kontratua iraungi ondoren.
2020-2021: Folklore eta Evermore
2020an, koronabirus pandemia zela eta Taylor bere Lover Fest bertan behera utzi izan behar zuen eta etxean zegoenean musika idazten hasi zen. Uztailaren 24an bere sare sozialetan iragarri zuen egun horretan bere zortzigarren albuma aterako zuela.
Folklore uztailaren 24an argitaratu zen kritika oso positibokein. Kritikoen ustez, Folklore Swift-ren hoberen albuma zen. Albuma Billboard 200 taularen lehenengo postuan estreinatu zen lehen astean 849.000 kopia salduta, horregatik Billboard 200 taulan 16 errekor hautsi zituen. Mundu osoan, Folklore 1.3 milioi kopia saldu zituen lehen astean.
Folklore sei grammy sarietara nominatuta izan zen eta Album Of The Year saria irabazi zuen. Horrela historian saria hiru aldiz irabazi duen lehen emakumean bihurtu zen.
Abenduaren 11an, Taylorrek bere bederatzigarren albuma argitaratu zuen: Evermore. Albuma Folklore bezala, sorpresa bat izan zen. Albuma Billboard 200 taularen lehenengo postuan estreinatu zen lehen astean 300.000 kopia salduta.
2022: Midnights
2022ko abuztuaren 28an, 3 sari irabazi zituen MTV Video Music Awards sari banaketan, horietako bat urteko bideo onenako saria izan zen "All Too Well: The Short Film" bideoklipagatik. Sari hori onartzerakoan, bere hamargarren albuma ragarri zuen: Midnights.
2024- Orainaldia: The Tortured Poets Department
Taylorren estudioko hamaikagarren albuma da, 2024ko apirilaren 19an abiarazia. Grammyen zeremonian eman zuen berri album berri bat kaleratuko zuela, bere fanen alaitasunerako.
Kaleratu baino egun bat lehenago, Spotifyek iragarri zuen diskoa historiako aurregordeena bihurtu zela. Ondoren, albuma plataformaren historiako egun bakar batean gehien erreproduzitutakoa zela adierazi zuen, 200 eta 300 milioi erreprodukziotik gorakoa.
Diskografia
Taula honek Taylor Swift-ren albumak eta haien informazioa eskeintzen du