Tay ibaia

Tay
Tatha (gd)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera193 km
Geografia
Map
Koordenatuak56°21′17″N 3°17′31″W / 56.354648°N 3.291943°W / 56.354648; -3.291943
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaPerth eta Kinross
Leku geografikoaStrath Tay (en) Itzuli
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera6.216 km²
Ur-emaria170 m³/s
LakuakTay aintzira
IturburuaCoire Laoigh (en) Itzuli (Stirling)
Bokalea
()
Tayko fiordoa (Perth eta Kinross)

Tay ibaia (ingelesez: River Tay, Eskoziako gaeleraz: Tatha) Eskozia iparraldeko ibaia da, bertako luzeena eta Erresuma Batuko zazpigarren luzeena izanik.

Ibilbidea

Bere iturrian hainbat izen ezberdin ditu: hasierako milietan Connonish ibaia da; gero, Fillan ibaia du izena eta, azkenean, Killinen Tay aintzira bete baino lehen Dochart ibaia da. Ibaia Tay aintziraren hustubidea da Kenmoren

Hau da, ibaia Lur Garaietan du iturria. Handik Perth eta Dundee zeharkatzen ditu. Azken hiri honen hegoaldean dagoen Tayko fiordoan du ahoa.

Ekologia

Ibaiak biodibertsitate handia dauka eta horregatik Site of Special Scientific Interest (Interes zientifiko bereziko lekua) izendaturik dago. Espezie aipagarrien artean izokina, ur gezatako muskuilua eta igaraba arrunta daude. Europar kastorea ere aipatzekoa da.

Ur gezatako muskuilua Eskozian arrisku larrian dagoen espeziea da eta populazioaren bi herenak Tay ibaian daude.

Bestalde Tay ibaiak izokin arrantzarako nazioarteko sona du.

Iruditegia

Kanpo estekak

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page