Tagbo ur-jauzia (ingelesez: Tagbo Falls) Ghana hego-ekialdean dagoen ur-jauzi bat da. Afadjato menditik gertu dago, Ghana eta Togo arteko mendilerroan[1]. Liati Wote herrixkan dago, Hohoe herritik 27 kilometrotara.
Deskribapena
Zirkulu erdi itxurako arroka formazio batena dago. Hainbat jauzi jarraian ditu eta guztira 60 metrotako erorketa egiten du[2]. Oihan tropikalean zehar 45 minututako ibilbidea egin ondoren iristen da ur-jauzia dagoen tokira.[3]
Apirila eta urria artean Ghanako eurite sasoia izaten da eta orduan ur gehiago izaten du Tagbo ur-jauziak, baina tokira iristeko bideak lokaztutab egongo dira.[3]
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak