TPACK

TPACK ingelesezko Technological Pedagogical Content Knowledge izenaren siglak dira.[1] Honen aitzindariak Punya Mishra eta Matthew Koehler autoreak izan ziren 2008. urtean.[2] Eredu honen helburua da ikaskuntza irakaskuntza prozesuak aurrera eramatea teknologia digitalen laguntzaz. Gaur egungo hezkuntza sistemak eguneko egoerara egokitzea. Informazio eta komunikazio teknologiak gero eta aurrerago doaz, eta beharrezko ikusi da ikasleei trebeziak, konpetentziak eta baliabideak ematea ingurune horretan aurrera egin ahal izateko.

Historia

XXI. mendean ikusi zen beharrezkoa zela hezkuntza sistemak teknologia berriekin, hau da, informazio eta komunikazio teknologiekin lan egiteko ereduak beharrezkoak zirela, horrela, hezkuntza sistemak lotzea ikasketa kurrikularra, pedagogikoa eta teknologikoa lortu ahal izateko. Prozesu honetatik jarraituz, hasi ziren zenbait eredu aurrera eramaten praktika onak kontuan hartuz. Horien artean TPACK eredua agertu zen. TPACK eredua oso baliagarria da hezkuntza mailan ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak aurrera eramateko, baina eredu hau positiboki aurrera eramateko beharrezkoa da irakasleek teknologia berri hauek erabiltzen jakitea eta materia ondo jakitea, beraz konpetentzia berri bat ari da sartzen hezkuntza sistemaren barruan. Honekin batera, ez dugu ahaztu behar teknologia berrien erabilera eta horiek egokitzea materia ematerako orduan helburu kurrikularrak lortzeko.[3]

Eredu hau aurrera eramateko beharrak

Honekin batera, beharrezkoa da ikaskuntza disziplinarra, bai eta hori aurrera eramateko metodologiak eta ikaskuntza pedagogikoak baldintzatzen dituena helburuak eta edukiak ondo finkatzea. Azkenik, esan beharra dago hiru elementuen arteko lotura sortu behar dela benetan helburuetara ondo heltzeko. Horrela, hazkunde prozesuan metodologia berriztatzaileak ezartzen hezkuntza sistemetan inpaktu positiboa izan dezake, ez bakarrik “TIC” horiek erabiltzen (pizarra digitalak, netbook, plataformak...), baizik eta ditugun trebetasun eta ikaskuntza guztiak konbinatuz.

Motak

Teknologia berriek bi hezkuntza motetarako erabili daitezke, alde batetik teknologia egon baino lehen bezala lan egiteko edota gauza berriak egin ahal izateko baliabide moduan. Lehenengo kasuan, teknologia erabiltzen da teknologia baino lehen zeuden helburu berdinak metodologia berdinekin lan egiteko. Hau da, irakasleak erabiltzen du arbel taktila arbel normal bat bezala, ikasleek apunteak har dezaten, netbook -ak bakarrik ariketak egiteko erabiltzen badira… horrela metodologia ez da aldatzen, bakarrik gailuak. Bigarren kasuan, berriz, erabiltzen dira teknologia berriak ikasteko eta helburuak lortzeko, baina gailuak ez dira eredu tradizionaleko metodologia garatzeko erabiltzen. Hau da, ditugun baliabide teknologikoak metodologian erabiltzen modu dinamiko batean. Adibidez: Klasekideek gai bati buruz informazioa bilatzea, aurkezpen bat prestatu eta irakasleak izango balira bezala azaltzea gai konkretu hori.

Horrelako jardueretan badago aldaketa metodologikoa. Argi dago horrelako metodologia baliabide teknologiko barik oso zaila dela aurrera eramatea, baina baliabide horiek izanik askoz ere produktiboagoa eta positiboa izan daiteke. Gainera, horrela ikasleek haien potentzial osoa erakutsi dezakete baliabide guztiak erabiltzeko tresnak izanda. Izan ere, ez da bakarrik buruz ikasten, beste hainbat trebetasun garatu behar dituzte ikasleek (loturak egiten, autonomia garatzen …)[4]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Buenvarón, Damián. (2013-01-29). «Educar en el siglo XXI: ¿Qué es el modelo TPACK?» Educar en el siglo XXI (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Analizando el Modelo TPACK y ejemplos de como Introducir Tecnología en la Enseñanza - Instituto de Tecnologías para Docentes» Instituto de Tecnologías para Docentes | Yo Profesor 2016-03-25 (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  3. (Ingelesez) Rivero, Irisysleyer Barrios. Metodología TPACK para Capacitar al Docente en el Uso y Producción de Recursos Educativos Abiertos. (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  4. El modelo TPACK como buena práctica para integrar las TIC en la educación a distancia. , 1-15 or..

Kanpo estekak