Artikulu hau hobetzeko lanean ari da CrashLogger lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko.
Netbook-ak ordenagailu eramangarriak dira, tamaina eta kostu txikiagokoak merkatuko mota horretako gailuekin konparatuz. 2007-2013 artean populartasun handia izan zuten. Interneten zehar nabigatzea eta bulegotika aplikazioak exekutatzea ahalbidetzen dute. Normalean ez dute ez unitate optikorik ezta espantsio aukerarik. Pantailaren tamaina 8 eta 12 hazbete artekoa da, eta haien ohiko bereizmena 800 x 600 pixeletakoa da.
Komunikaziorako hariztatutako sare-konexioaz gain, haririk gabeko Wi-Fi eta Bluetooth konexioak eta zenbait USB ataka dituzte. Bestalde, datuak biltegiratzeko, netbook batzuk disko gogorraren ordez SSD memoria txartela gehitzea erabaki dute. Mota honetako osagaiei ezker, pisua murriztu, abiadura gehitu eta kolpeen aurkako erresistentzia handitu dute. Pisuari dagokionez, normalean 1 kg gutxi goraberakoak izaten dira.
Jatorria
2005 urtean hasitako OLPC proiektua (One Laptop Per Child, “ordenagailu eramangarri bana ume bakoitzeko”) kontsideratu ohi da Netbook ordenagailuen populartasunaren jatorria, eta honelako gailu askoren jatorria ondorioz.[1] Proiektu horren helburua hirugarren munduko eskoletarako kostu txikiko PC bat sortzea zen: prezioa 100 dolar ingurukoa izan behar zen. Horrez gain, gailu hauek tamaina txikikoak, arinak, erresistenteak eta autonomia handikoa ekipoak izatea nahi zen. Proiektuak sortutako zalantzak eta jasandako arazoak handiak izan ziren ere, produktua merkaturatu zuten eta Hego Amerikako, Afrikako eta herrialde garatuagoetako toki erremotuetako eskola batzuetan erabili ziren.[2]
Nahiz eta OLPCaren netbook-ak hirugarren munduko herrialdeetan bakarrik saltzeko sortuak izan, hainbat fabrikatzailek mundu garatuko hainbat erabiltzaileren interesa hauteman eta antzeko ordenagailuak diseinatzen hasi ziren. Gaur egun hainbat eredu daude salgai eta fabrikatzaileak beste motatako ordenagailuak ere eraikitzen dituzten marka ezagunak dira, esaterako, Acer (Aspire One), ASUS (Eee PC, VivoBook12), Dell(Inspiron Mini), HP (HP mini), MSI (MSI Wind) edo Samsung (N Seriea).
Ezaugarriak
Tamainari dagokionez, netbook-ak ordenagailu baten eta tamaina txikiagoko gailu mugikorren artean kokatzen dira. Gainera, ordenagailu eramangarriekin konparatuz gero, hainbat abantaila dituzte:
Arinagoak dira: hauen pisua kilogramo batekoa izaten da gutxi gorabehera. 2007-ko ordenagailu eramangarri batek 3 kg gutxi gorabehera pisatzen ditu.
Dimentsio murriztuak dituzte: LCD pantailaren tamainak eta beharrezkoa ez den hardware-a saihestu ahal izateak ordenagailu txikiagoak eraikitzea ahalbidetzen du.
Prezio eskuragarria dute: Hauen prezioa 300-400 euro ingurukoa izan ohi zen 2007 inguruan.
Autonomia hobea dute: pantaila txikia, kontsumo txikiko prozesadorea eta osagai gutxi dituztenez, netbook-en bateriaren iraupena eramangarrienaren bikoitza edo hirukoitza izatera iris daiteke.
Bestalde, poltsikoko ordenagailuekin konparatuta ere badira hainbat abantaila:
Prestazioak: edozein netbook-en potentzia poltsiko ordenagailuena baino askoz handiagoa zen.
Pantailaren tamaina: nahiz eta oso handia izan, smarthpone baten pantaila txikiagoa da (2007-ko iPhone-ak 3.3 hazbeteko pantaila zuen). Interneten nabigatzeko edota multimedia edukiak erreproduzitzeko hobeak eta erosoagoak ziren Netbook gailuak.
Netbook boom-a
Hasiera batean, toki batetik bestera ibiltzen ziren pertsonei bideratuta zeuden. Kasu horretan erabiltzaile egokiena hegazkina edota trena maiztasunez erabiltzen zuen pertsona da; baita edozein lekutan egonda Internet erabiltzen zuen pertsona gaztea ere. Netbook batek gutxi pisatzen zuen eta modu eroso batean lan egitea ahalbidetzen zuen, eta gainera haien prezioak edozein pertsonaren bigarren PCa izatea errazten zuen.
Prezioa da hain zuzen ere sarrera ekonomiko gutxi dituzten pertsonei erakartzeko erabilitako faktoreetako bat. Netbook baten prestazioak ordenagailu eramangarri arrunt baten antzekoak ziren eta kostua askoz txikiagoa zen. Beraz, pertsona askorentzat ordenagailu bat izateko lehen aukera paregabea izan ziren.
Azkenik, oso erabilgarria izan ziren umeen lehenengo PC bezala: sendoak eta merkeak ziren, haien tamaina txikia esku txikietarako pentsatuta zegoela zirudien, eta benetako ordenagailuak izanda, nagusien lanak egiten zituztela imaginatzeko ahalmena ematen zien.
Disko gogor mekanikoek tamaina ugari (80 GB-ekoak hasieran eta 300 GB-erainokoak 2015 inguruan) eta abiadura ugari izan ohi zituzten ordenagailu hauetan (Gehienak 5400 rpm eta 7200 rpm-koak ziren), eta 2.5 hazbeteko formatua erabiltzen zuten. Mota honetako diskoek emandako tamaina handien aurka haien abiadura zegoen, baina ekipoaren beste ezaugarri teknikoek ere potentzia gutxi izanda, ez zuten gailuaren abiadura mintzen.
2015-etik aurrerako netbook-antzeko gailuek eMMC erabili ohi dute.[3] Espazio txikiagoa eman arren, askoz azkarragoak dira, arinagoak, eta garraiatzeko arazo gutxiago dituzte.
Errendimendua
Hasierako Netbook-ak abiadura azkar batean lan egiteko gai dira, bai bulegotika aplikazio arruntenekin baita Interneteko programekin ere.
Netbook gehienak ez dira kapaz bideo-joko berrietara jolasteko, Full HD edota HD bideoa dekodifikatzeko edota irudi edizio konplexua egiteko.
Prozesadorea
Merkaturatu ziren lehenengo netbook-ak jadanik merkaturatuta zeudenen bertsioak erabiltzen zituzten, Celerom M kasu; berriren bat erabiltzekotan, gutxi gastatzeko diseinatutakoak izaten dira, Via C7, esaterako.
Fabrikatzaile bakoitza netbooken alderdi batean oinarritzen da. Nahiz eta adierazgarriena kostu txikia lortzea izan, badaude batzuk gama erdi-altu batekin lehiatzen saiatzen direnak, ASUS, adibidez.
Intelen oinarritutako produktuak, estandarrak diruditenak, kontsumo txikiko Atom prozesadoreari etekina ateratzen diote (eragingailu mugikorrentzat garatua). Beste zenbait eskaintzek VIA antzeko modelo batzuk jartzen dituzte jendearen eskutan; agian, denbora gutxi barru, AMDren apustua ikusi ahalko dugu ekipo hauetan. Argi dagoena da, ez dela bakarrik prozesadore nagusian finkatu behar, hauen errendimendu eta kontsumoa, esaterako; gainera, badaude ekipoaren beste atal batzuk CPU bezain beste edo gehiago eragiten dutenak. VIAk, bestalde, badirudi konpentsatuagoa duela bere teknologia grafikoan, bai bere kontsumoa, baita bere prozesadore nagusiaren errendimendua ere.
Eredurik gehienak Windows erabiltzen dute, “Inves Junior” eta “HP Mini Note” izan ezik, Linuxekin ere eskuratu daitezkeenak. Ia beti sistemaren bertsio berezi bat da, interfaze batez diseinatuta, honen erabilera edozein erabiltzaileri errazteko asmoz. Netbook Linuxak merkeagoak izan ohi dira eta lehen momentutik hauekin lan egiteko beharrezkoa den softwarea dute barne.
Erabilgarritasuna
Nahiz eta hasiera batean Linuxa duen ekipo eramangarriei buruz hitz egin, argizezkoa da netbook-ak Windows XPa berriz ere abian jartzeko balio izan duela, eta zortzi urte dituen sistema operatibo honek berriro ere produkzio prozesutik makina askorekin etortzeko. Atom izan da kasu guztietan momentu oro egokituta egon den berstio bat eta honen lizentziak erabatekoak izan dira ordenagailu hauentzat. Bestalde, VIA prozesadoreekin, askatasuna erabatekoa dirudi.
Pantailaren erresoluzioa bezala, idazle birtualak salbu, plataforman Intel 1.024x600 mugatzen da, formatua eta dimentsio fisikoak alde batera utziz. Hardwaren eta softwaren mugapenak, etorkizunean egongo diren berrikuspenekin gaindituko direnak.
Konektibitatea
WiFi, BT eta 3G Ethernet-ekin batera, kasu batzuetan modem analogikoa dutenak izaten dira aukera ohikoenak. Argi dago, unitate optikoez ukatzerakoan (beraz, unitate optikorik ez dute), kanpoko gehikuntzak izateko aukera dira garrantzitsuenak sistema hauetan. Ideia koherenteena netbook bat erabiltzeko orduan bigarren ordenagailu bezala erabiltzea izaten da. Hau da, beste ordenagailu bat izanez gero, toki batetik bestera mugitzeko behar den bakarra, hardwaren ezaugarri minimoak dira; hortik dator askotan USBa edo PDA erabiltzea toki batetik bestera mugitzerako orduan. Baina pantaila bat, konektibitatea eta programak irakurtzeko bateragarritasuna izanez gero, aukera asko haziko lirateke; horra hor Netbook-a.
Kanpoko osagarrien gamari dagokionez, lista beste edozein ordenagailurena bezain zabala da, interfaze produktuetan arreta gehigarria jartzen dietelarik ekoizleek.
Barrutik trinkoak
Maila barruko erabilerari dagokionez, ez dira, ordea, indargune bat sistema hauetan. Badaude modelo batzuk memoria plakara soldatuta daramatzatenak, eta, asko jota berorrek dakarren modeloa edukiera handiagoa duen batek bakarrik ordezkatu dezake.
Biltegiratzeko moduari dagokionez, disko gogorrak 160Gb izaten dituzte batez beste; baina interesgarrienak SSD produktuak eta egoera trinkoko disko gogorrak dira. Hauek autonomia eta errendimendua hobetzen laguntzen dute, nahiz eta hauen prezioak oraindik netbook-en prezioekin bat ez etorri, oso garestiak baitira eta beraz ez dira netbook-ek duen prezio politikarekin bat etortzen. Bestalde, oso ekonomikoak diren produktuetan 4Gb edo 8Gbeko produktuak aurki daitezke, SD txartelekin hedagarriak direnak, baina PDA baten moduko errendimendua izan ohi dute.
Netbook edo ultra-arina
Egoeraren arabera. Eta zein egoera?; nagusiki emango zaion erabilerari eta edukiko duen aurrekontuaren arabera. Errealitatean, ordenagailu ultra-arin bat nahiago da, kilo eta erdi bat baino gutxiagoko ekipo bat RAMez betea, disko gogor zabala, prozesagailu ona eta edozein momentutan konektibitatea izateko aukera (gaur egun, edozein momentutan konektatua egotea ahalbidetzen duen bakarra 3Gko txartel bat da edota USBko 3Gko txartela duen modema). Ultra-arin bat da edozeini edukitzea gustatuko litzaiokeena, baina honen prezioa hain da garestia (1.700€), ezen ia inor ez den gai honelako ordenagailu bat erosteko.
Zertarako nahi da netbook-a? Bigarren ordenagailu bat izango da, beraz, jadanik dugun ordenagailuaren euskarria edota edukiko dugun bakarra?
Argi izan behar da netbook-ak ez duela inolaz ere ordenagailu baten funtzio denak bete; beraz, ohikoa dirudi horrelako ordenagailu bat beste baten euskarri gisa erostea; hau da, posta elektronikoa begiratzeko, Interneten ibiltzeko, argazkiak ikusteko, PDFak zabaltzeko... baina noizbehinkako erabilera emanik.
Fujitsu Siemens
Konpainia honek AMILO Mini Ui 3520 diseinuagatik apustua egin du, gainera, kolore gorriko estalki osagarri bat ipini dio, edozein urrakadarengandik babesten diona. Osagai bezala, beste edozein garden eskuratu daiteke, Fujitsuren uneko argazki bat-batekoa erakutsiko duena.
Ekipoa Intel Atom N270 prozesadore batez dago hornituta, kontsumo txikiago proportzionatzen diona. Beste ezaugarri bat Windows XPren hautapena izan da.
Mugikortasunari dagokionez, WLAN dauka, PC Express txartela, 3Grako konektibitatea, Bluetooth eta 4-in-1 txartel irakurgailua. Bere pantaila 9” da eta webcam bat aurki dezakegu honen erdialdean, baita mikrofono bikoitza VoIPen komunikazioetan sortutako zarata murrizten duena.
Netbook honek 60Gybtes biltegiratzeko gaitasuna du eta hiru-sei ordu bitarteko autonomia.
Etorkizunaz hitz egiterako orduan
Sistemetan egongo diren aldaketei dagokienez, pantailen tamaina 10” baino txikiagoa izaten jarraitu beharko du, nahiz eta prozesadoreek eta bestelako osagaiek errendimendu hobetuko duten, batez ere autonomian eta kontsumoan.
Gainera, Windows 7ren agerpenarekin, pantaila ukikorrak agertzen hasiko dira, baita Microsoften sistema operatiboaren beste aukera batzuk ere. Baina honetarako oraindik asko falta da.