Szczytnicki parkea, ofizialki eta polonieraz Park Szczytnicki, 100 hektarea inguruko azalerarekin Wrocław hiriko parkerik handiena eta zaharrena da. Parkeak balio dendrologiko handia du, bertan 400 zuhaitz eta zuhaixka-mota inguru baitaude.
Parkea antzinako Szczytniki herriaren inguruan kokatuta dago, Oder ibaiaren ubide zaharraren eta hurrengo kaleen artean: Wróblewski (ul. Wróblewskiego), Kopernik (ul. Kopernika), Mickiewicz (ul. Mickiewicza), Paderewski (ul. Paderewskiego) eta Różycki (ul. Różyckiego).
Bertako erakargune nagusia Japoniar Lorategia da. Lorategia 1909 eta 1912 urteen bitartean eraiki zuten Fritz von Hochberg kondearen ekimenez eta Mankichi Arai japoniar lorazainaren diseinuari jarraiki.
Ikus, gainera
Kanpo estekak