Sympathy for Lady Vengeance (Hangul: 친절한 금자씨) Park Chan-wookek zuzendutako 2005eko filma da. Koreerazko izenburuak, 친절한 금자씨, euskaraz: «Bihotz oneko Geum-Ja andereñoa» esan nahi du. Ingelesezko izenburuak aldiz, Sympathy for Lady Vengeance, Mendeku andereñoarenganako errukitasuna esan nahi du. Erresuma Batuan eta Ipar Amerikan Lady Vengeance izenburuarekin estreinatu zen. Sympathy for Lady Vengeance, Parken The Vengeance Trilogy trilogiaren hirugarren filma da, Sympathy for Mr. Vengeance (2002) eta Oldboy (2003) filmen jarraipena.
Hego Korean 2005eko uztailaren 29an estreinatu zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Lee Geum-jak (Lee Young Ae aktorea) egin ez zuen hilketa batengatik 13 urteko zigorraldia bete du espetxean. Espetxetik atera ondoren, benetako hiltzailearen bila joango da mendekua hartzeko.
Aktoreak
- Lee Young Ae, Lee Geum-ja bezala.
- Choi Min-sik, Baek Jauna bezala.
- Kwon Yea-young, Jenny bezala.
- Kim Byeong-ok, Predikaria bezala.
- Kim Shi-hu, Geun-shik bezala.
- Nam Il-wu, Choi detektibea bezala.
- Tony Barry, Jennyren ugazaita bezala.
- Anne Cordiner, Jennyren ugazama bezala.
- Go Soo-hee, Ma-nyeo bezala.
- Kim Boo-seon, Woo So-young bezala.
- Lee Seung-Shin, Park Yi-jeong bezala.
- Oh Dal-su, Chang Jauna bezala.
- Ra Mi-ran, Oh Su-hee bezala.
- Seo Yeong-ju, Kim Yang-hee bezala.
- Yoo Ji-tae, Won-Mo heldua.
Kanpo estekak