Syd Millar

Syd Millar
Bizitza
JaiotzaBallymena1934ko maiatzaren 23a
Herrialdea Erresuma Batua
Heriotza2023ko abenduaren 10a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria, hamabosteko errugbi entrenatzailea eta enpresaburua
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Irlandako errugbi selekzioa1958ko apirilaren 19a-1970eko martxoaren 14a
37
0
Ulster Rugby-
British and Irish Lions-
 
Posizio edo espezialitateaharroina
Pisua100 kilogramo
Altuera183 zentimetro
Jasotako sariak

John Sydney Millar (Ballymena, 1934ko maiatzaren 24a - 2023ko abenduaren 10a) iparirlandar hamabosteko errugbilari eta entrenatzailea izan zen, harroin postuan aritzen zena.

Ballymena RFC bere jaioterriko taldean jokatu zuen eta Ulster Rugby probintzia mailan. Irlandako errugbi selekzioko jokalaria izan zen 1958 eta 1970 artean, guztira 37 partidu jokatu zituelarik. British and Irish Lions taldearekin 39 partida jokatu zituen, horietatik bederatzi testak, hiru biratan. Barbarian FC taldearekin ere hamar partida jokatu zituen.

Jokotik erretiratu ondoren, Irlandako entrenatzailea izan zen 1973tik 1975era, eta Bristish and Irish Lions zuzendu zuen 1974ko Hegoafrikako bira garailean.

Ondoren, administratzaile eta zuzendari etapa garrantzitsu hasi zen.

1985ean Ulsterko Errugbi Federazioko lehendakari izendatu zuten. Irlandako Federazioko eta British and Irish Lionseko presidentea ere izan zen. 2003 eta 2007 artean World Rugby erakundeko presidentea izan zen.