Sverre Lunde Pedersen (Bergen, Norvegia, 1992ko uztailaren 17a) Norvegiako atleta da, izotz gainean abiadura-patinajean lehiatzen dena[1].
Neguko hiru Olinpiar Jokotan hartu zuen parte hiru domina lortuz; bi Pyeongchang-en 2018an lortu zituen, urrea taldekako jazarpenean Håvard Bøkko, Simen Spieler Nilsen eta Sindre Henriksenekin batera, eta brontzea, 5.000 metrotan; gainera, urrezko bat lortu zuen Beijing 2022an taldekako jazarpenean Hallgeir Engebråten eta Peder Kongshaug-ekin, eta 5. postua, Sotxi 2014an taldekako jazarpenean[1].
2015 eta 2020 urteen artean, Izotz Gaineko Abiadura-patinajeko Munduko Txapelketan, bost domina irabazi zituen, eta, 2016 eta 2019 urteen artean, Banakako Distantziako Abiadura-patinajeko Munduko Txapelketan, sei domina[1].
Horrez gain, brontzezko bi domina irabazi zituen Izotz Gaineko Abiadura-patinajeko Europako Txapelketan, 2019 eta 2021 urteetan, eta bi domina irabazi zituen Banakako Distantziako Abiadura-patinajeko Europako Txapelketan, 2020 eta 2022 urteetan[1]
Nazioarteko lorpenak
Erreferentziak