Bere aita, Lee Strasberg antzerki zuzendaria eta interpretazio irakaslea zen, eta bere ama, Paula Strasberg antzezlea zen. Neba bat zeukan, John Strasberg, interpretazio irakaslea zena. Bere aita Ukraniarra zen eta bere ama New York hirikoa.
Strasberg Professional Children's schoolen ikasi zuen eta The High School Of Music and Arts eta High School Performing Arts eskoletan ere ikasi zuen.
Strasbergek Kapò italiar filmean parte hartu zuen, Gillo Pontecorvoren zuzendaritzapean. Filma holokaustoari buruzko drama zen eta Oscarretarako izendatua izan zen, Atzerritar Pelikularik hoberenaren kategorian,1960an.
Geroago Ingalaterrara bidaiatu zuen eta Scream of Fear (1961), Hammer Films produkzio etxearen filman parte hartu zuen.
Strasberg telebistan ere aritu zen eta hainbat telesailetan parte hartu zuen; Dr Kildare, Bob Hope Presents the Chrysler Theatre, Breaking Point, Burkes's Law eta The Rogues, esaterako.
Strasbergen azken paperak 1990an jokatu zituen, Schweiter filme biografikoan eta Prime Suspect ekintza filmean, azken hau Frank Stallone aktorearekin.
Liburuak
Strasbergek bi liburu idatzi zituen: Bittersweet, 1981ean kaleraturiko autobiografia bat, Strasbergek Richard Burton eta Christopher Jones aktoreekin izaniko harremanak kontatzen zituena. Bigarren liburua 1992an kaleratu zuen eta hau ere biografikoa izan zen, Marilyn Monroe antzezlearekin izaniko harremana baitu aipagai. Liburuaren izenburua Marilyn and Me: Sisters, rivals, friends da.
Susan Strasberg 1999ko urtarrilaren 21an hil zen, 60 urte zituela, bularreko minbizi batengatik. Bere gorpuzkia erraustu egin zuten.[1]
Harremanak
Strasberg Christofer Jonesekin ezkondu zen 1965an baina 1968an banandu ziren. Harreman horretatik alaba bat sortu zen, Jennifer Robin (1966ko martxoaren 14an jaio zen, Los Angelesen).