Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Suprematismo

Zirkulu beltza; Kazimir Malevitx, 1913).

Suprematismoa (errusieraz: супремати́зм) Errusiako arte-mugimendua izan zen, Kazimir Malevitxek 1913an, Errusiako abangoardiaren giroan sortua. Mugimenduaren manifestua 1915ekoa da, eta Malevitxek eta Vladimir Maiakovski poetak sinatua da. Malevitxen koadroak ordura arteko obra abstrakturik erradikalenak izan ziren, forma geometriko bakunaklaukia, zirkulua, gurutzea eta hirukia— eta kolore-gama murritza erabiltzen baitzituen. Sentiberatasun plastiko hutsak gidaturik, artistak helburu praktikoetatik eta estetikoetatik at dagoen obra iritsi behar zuen, artearen erabilgarritasun-funtzioa aldarrikatzen zuen konstruktibismoaren aurka. Malevitxek eragin handia izan zuen Mendebaldeko artearen eta diseinuaren aurrerabidean.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artea Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Kembali kehalaman sebelumnya