Summia Tora

Summia Tora
Bizitza
JaiotzaKabul
Herrialdea Afganistan
Hezkuntza
HeziketaSomerville College
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Jasotako sariak

Summia Tora (Kabul) emakume eta errefuxiatuen eskubideen aldeko afganiar ekintzailea da, ekintzaile soziala izateaz gain.

2023ko azaroan, BBCko 100 emakumeen zerrendan sartu zuten.[1]

Ibilbidea

Toraren familia uzbekiarra da, eta 1990eko hamarkadaren amaieran ihes egin zuen Afganistandik, talibanek indarra hartu eta gora egin zutelako.[2][3][4] Peshawarren finkatu ziren berriz, Pakistanen, eta han eskolatu zen Tora.[2][4] 2014an utzi zuen Peshawar, Mexiko Berrian (Estatu Batuak) United World Colleges izeneko bigarren mailako eskolara joateko. 2014ko martxoan egin zuen eskolara sartzeko proba, Kabuleko Serena hotelean; hurrengo egunean, militante talibanek eraso egin zioten hotelari.[4] Bigarren Hezkuntzan graduatu zen 2016an, eta Earlham Collegera joan zen; 2020an graduatu zen han.[5][6]

Tora Afganistango Rhodes Fundazioko lehen bekaduna izan zen 2020an.[3][4] Oxfordeko Unibertsitateko Blavatnik School of Government-en politika publikoen masterra lortu zuen, eta Oxfordeko Unibertsitatean Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbide masterra.[6][7]

Torak aktibismoan egin zuen lehen lana Afganistanen zein Pakistanen hilekoaren osasuna eta higienea desestigmatizatzea izan zen.[2][7] 2019an, Grezian errefuxiatu afganiarrekin eta asilo eskatzaileekin lan egin zuen Torak bost hilabetez.[2] 2021ean, Torak Dosti Sarea sortu zuen, talibanen menpe zeuden afganiarrei laguntza humanitarioa emateko eta, nahi bazuten, herrialdetik kanpora joaten laguntzeko.[2][6][7] 2021eko irailean, Torak artikulu bat idatzi zuen The Economist aldizkarian Afganistango ebakuazioari buruz.[8]

Tora Londresen bizi da 2023tik.[3] Toraren aita Afganistanen zegoen 2021ean, eta herrialdean harrapatuta geratu zen Kabul erori ostean.[2] Toraren familiak Afganistandik ihes egin zuen, jazarpenaren beldur. Zorionez, Estatu Batuetan berrezarri ahal izan ziren.[2][1]

Aintzatespenak

  • 2022an, Echoing Green bekaren 18 hartzaileetako bat izan zen Tora. Beka Dosti Sarea[6] zabaltzeko erabiliko zuela esan zuen Torak.
  • 2023ko maiatzean, Forbeseko Asiako 30 Under 30etako bat bezala izendatu zuten.[7]
  • 2023ko ekainean, Torak CEU Open Society saria jaso zuen, Afganistanen emakumeen eta nesken eskubideak babesteko Afganistango emakumeen borrokaren sei ordezkarietako bat bezala.[9]
  • 2023ko azaroan, BBCko 100 emakumeetako bat izendatu zuten.[1]

Ikus, gainera

  • Women (BBC) 2023

Erreferentziak

  1. a b c «BBC 100 Women 2023: Who is on the list this year?» BBC News 23 de noviembre de 2023.
  2. a b c d e f g Landler, Mark. (5 de setembre de 2021 article=The First Afghan Rhodes Scholar Saved Her Father, and Wants to Do More -US). «Còpia arxivada» The New York Times ISSN 0362-4331..
  3. a b c «Earlham College Graduate Becomes 1st Afghan To Receive Rhodes Scholarship» NPR 11 de maig de 2020.
  4. a b c d Deng, Boer. (10 de febrer de 2020). «Remarkable journey from refugee to Rhodes scholar» BBC News.
  5. «Summia Tora '16 named Rhodes Scholar» UWC-USA.
  6. a b c d Zimmerman, Brian. (13 de octubre de 2022). «Earlham grad selected for global fellowship to support Afghan relief network» Earlham College.
  7. a b c d Watson, Rana Wehbe. «30 Under 30 Asia 2023: Meet The Social Entrepreneurs Working Towards A More Inclusive Future» Forbes.
  8. Tora, Summia. (2 de septiembre de 2021). «Summia Tora on evacuating her father—and others—from Kabul» The Economist ISSN 0013-0613..
  9. «CEU Names Afghan Women and Girls Winners of CEU Open Society Prize» Central European University (CEU).

Kanpo estekak