Sue Gardner (Bridgetown, Barbados, 1967) kazetaria eta enpresaburua da. Barbadosen jaioa, Kanadan hazi zen, eta kanadar herritartasuna du. Wikimedia Fundazioko zuzendari nagusia izan zen 2007tik2014ra. Hori baino lehenago, KanadakoCBC hedabide publikoen taldeko Internet saileko zuzendaria izan zen. Wikimedian berak bultzaturiko ekimenen artean, egoitza FloridatikSan Franciscora aldatu eta diru-bilketarako sail berezi bat eratzea daude.
2013an Wikipedia emakumeen presentzia eskasagoaren inguruan ikertu zuen eta arrazoi hauek proposatu zituen: editatzeko interfazearen ez atsegintasuna, denbora eskasia, autokonfiantza falta, istilu eta eztabaidetan murgiltzeko gogorik eza, haien ekarpenen egokitasuna zalantzan jarriko zelako beldurra, giroan antzematen zuten misoginia eta kultura sexista, genero gramatikala zuten hainbat hizkuntzetan hizkuntza inklusiboa ezin erabili izatea, harreman sozialak eratzeko aukera errazik ez izatea.[1][2]