Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1937, New Orleans. Venable andre (Katharine Hepburn) alargun aberatsak bere biloba Catherineri (Elizabeth Taylor) lobotomia bat egitearen aldera Cukrowicz doktoreari (Montgomery Clift) ospitale bat eraikitzeko diruak emango dizkio. Venable andrea oraintxuki Europan hil zaion Sebastian semearen heriotzaren ondorioz buruz nahasi xamarra dago, harekin udaldiro bidaiatu ohi zuelarik, azken uda salbu, hartan Sebastianek bere lehengusu Catherinekin bidaiatzea nahiago izan baitzuen.