Sleuth, 1972ko Joseph L. Mankiewicz estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako misteriozko thriller film bat da. Anthony Shaffer antzerkigilearen 1970eko izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Laurence Olivier eta Michael Caine aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Michael Caine eta Laurence Olivier), Zuzendari onenaren Oscar Saria (Joseph L. Mankiewicz) eta Soinu banda onenaren Oscar Saria (John Addison).
Izenburu berdineko berregokitzapena (2007) izan zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Andrew Wyke (Laurence Olivier) hilketei buruzko eleberri idazle arrakastatsua da, adimen joko eta asmakizunen zalea, ondorioz bere jauretxea joko eta gailu xelebren bildumaleku bilakatu du.
Arratsalde batez, Andres bere etxera Milo Tindle (Michael Caine) gonbidatuko du, hain zuzen ere, Andrewren emazte Margueriten (Eve Channing) maitalea eta ileapaindegi kate bateko jabea dena. Milok Margueritekin ezkondu nahi du, baina Wyken ez dio emazteari dibortzio ondorengo pentsiorik ordaindu nahi.
Wykek Tindleri haren etxea harribitxi lapurreta bat simulatu dezala proposatuko dio, honela aseguruetxeak ordaindutako indemnizazioaren diruaz, Wykek emazteari ordainduko dio. Tindlek ez du halako gauzarik egin nahi, baina azkenean, Wykek konbentzitzea lortuko du. Orduan arazoak eta ustekabeak sortzen hasi eta dena korapilatzen joango da.
Aktoreak
Kanpo estekak