Stephanos II.a Ghattas (Cheikh Zein-el-Dine, 1920ko urtarrilaren 16a - Kairo, 2009ko urtarrilaren 20a) egiptoar kardinala eta Eliza Katoliko Koptoaren patriarka izan zen.
Jaiotzean Andreas Ghattas izena hartu zuen. Kairoko seminarioan eta Unibertsitate Pontifikala Urbanianoan ikasi zuen eta 1944an apaiztu zen. Egiptora itzulita seminario koptoetan irakatsi zuen. Libanon sei urtez misiolari izan ondoren, 1967an Luxorreko gotzain izendatu zuten.
1996an Eliza Katoliko Koptoaren patriarka hautatu zuten. Joan Paulo II.a Aita Santuak kardinal izendatu zuen 2001ean. 2006an patriarkatutik dimititu zuen.