Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Aurreko telesailaren baino lehen gertatzen da. Toydarrekin aliantza bat egiteko asmoarekin, Yoda ilargi neutral batera doa Kattunko erregearekin elkartzeko. Hala ere, Dookuk eta indar separatistek Yodaren ontzia geldiarazi eta ihes egiteko kapsula batean ebakuatzera behartu zuten. Asajj Ventressek apustu bat proposatzen du: bere tropa onenak bidaltzea Yoda eta berarekin doazen hiru klonak hiltzeko. Yoda bizirik itzultzen bada, Toydariako erregea Errepublikara batuko da, baina hiltzen bada, kausa separatistarekin bat egingo du. Azkenean, Yoda maisua bizirik itzuli zen, eta erregeak Errepublikarekin bat egin zuen, Ventresek tranpa egin baitzuen.