Star Trek III: The Search for Spock, Star Trek III: The Search For Spock, Star Trek III: Alla ricerca di Spock, Star Trek III: En busca de Spock, Uzay Yolu III: Spock’ı Ararken, Star Trek 3. - Spock nyomában, Звездный путь 3: В поисках Спока, Star Trek III – Auf der Suche nach Mr. Spock eta Star Trek III : A la recherche de Spock
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
2285. urtea. Aurreko Star Trek II: Khanen Haserrea filmean Spocken (Leonard Nimoy) heriotza jazo ondoren, Leonard McCoy medikuak (DeForest Kelley) loarekin arazoak izan eta hari buruzko ametsak izango ditu. James Kirk almiranteak (William Shatner) Genesis Gailuaren ondorioz sortutako Genesis planetara ez hulbiltzeko aginduei muzin egin eta azken borrokan jasandako kalteen ondorioz zerbitzutik kanpo zegoen USS Enterprise espaziontzi ohostuko du. Bere betiko ofizial eta eskifaiarekin batera aipatutako planetara zuzenduko dira, baina klingondarrekin borroka bat izan, esp espaziontzia ezgaitua gelditu eta bere seme David Marcus (Merritt Butrick) klingondarren esku hil ondoren, USS Enterprise espaziontzia suntsitzea beste irtenbiderik ez du izango, honela etsi-etsian bere etsaiekiko abantaila lortu asmoz. Ondoren, jada Genesis planetan, Kirk eta bere adiskide leialek oroimenik gabeko Spock gazte bat topatuko dute, eta planetaren egoera desorekatu eta nahasiak beregan eragingo balu bezala, arin-arin zahartuz doa. Kirkek Kruge komandantea (Christopher Lloyd) garaitu ondorn planetaren suntsiketatik bizirik ateratzea lortuko dute, klingondarren espaziontzian Spock bere jaioterria den Vulkano planetara eramanez. Bertan, El Fal Tor Pan izeneko vulkaniar erritual konplexu eta guztiz arriskutsu baten bidez McCoyren gogoan zetzan oroimenak Spockek berrskuratzea lortuko dute. Orain betiko adiskedeak Vulkanon berrelkartu, Lurrera itzultzean lurtar agintariei euren desobedientzia eta ekintzengatik erantzuteko prestatuko dira.