Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
XXIII. mendea. Oraingoan Enterprise espaziontziko James T. Kirk (William Shatner) almiranteari misio zail baten ardura eman diote: Lurrarekin talka egin eta sekulako hondamendia gauzatu dezakeen espazioko objektu bat geldiaraztea. Spock komandantea (Leonard Nimoy), Willard Decker kapitaina (Stephen Collins), Ilia tenientea (Persis Khambatta), eta McCoy medikuak (DeForest Kelley) Kirki izaera ezezaguneko espaziotik datorren objetu hori gelditzeko betebeharrean lagunduko diote, objektu horrek dirudienez estralurtar jatorriko adimen baten mende dago. Enterprisek objektu edo izaki horrkin topo egin eta bere erdigunean barneratzen saiatuko da.