Southampton Football Club taldea (The Saints edo "Santuak" ezizenez ere ezagunak) 1885eko azaroan sortu zuten. Bere lehenbiziko izena St. Mary's YMA (St. Mary's Young Men's Association F.C.) izan zelarik. 1897an Hegoaldeko liga irabazterakoan hiriaren izena hartuz zuen. Hasiera hartan hegoaldeko talde indartsuena izan zen eta hegoaldeko liga 1897az gain 1899, 1901, 1903 eta 1904an irabazi zuen. Urte haietan ere ondo aritu zen Kopan 1900 eta 1902ko finalak jokatu baitzituen.
1920an egin zuen bat Ligarekin eta hasiera batean hirugarren mailan sartu zuten. 1925 eta 1927an Kopako final erdietara iristeko gai izan zen.
60 eta 70 hamarkadak
Bigarren mailan ari zela 1963an Kopako final erdi berri bat jokatu zuen baina Manchester Unitedek garaitu zuen 1-0ko emaitzaz. 1966an azkenean lortu zuen lehen mailan debuta egitea. Hurrengo urteetan ligako goiko postueta aritu zen eta Europako txapelketetarako ere sailkatu zen. 1971-72an UEFA Kopan Bilboko Athleticen aurka jokatzea egokitu zitzaion eta euskaldunak nagusitu zitzaizkien.
Dena dela 70. hamarkadaren amaiera izan zen taldearen urrezko aroa. 1976an bere lehena eta bakarra den txapelketa bereganatu zuen, Ingalaterrako Kopa, Manchester United taldeari 1-0 irabazi ostean. 1979an Ingalaterrako Ligako Kopako finalista izan zen baina Nottingham Forestek 3-2 garaitu zuen. 1984an bigarren egin zuen ligan, inoiz lortu duen posturik onena.
XXI mendea
2003an berriz ere Kopako finalera iritsi zen, oraingoan Arsenalek gainditu zuen 1-0.
Bilboko Athleticen janzkera
Talde honen janzkera Bilboko Athletic Klubaren berdina da, XX. mendearen hasieran euskaldunek Blackburn Rovers Football Club taldeko kamiseta txuri-urdinak erosi ohi zituzten. Egun batez, bilbotar ordezkaria itsasontziz jantzi berrien bila Ingalaterrako hegoaldera joan zenean, ezin izan zuen Blackburn Rovers jantzirik topatu ahal izan, hortaz Southampton Football Club taldekoak erosi zituen (berehala Bilboko Athletic Klubak erabat bere egin zuen janzkera eta koloreak).