Brentford Football Club Ingalaterrako futbol kluba da Londres hirian, Brentford auzoan. Gaur egun Futbol Ligako Txapelketan jokatzen du.
Historia
Kluba 1889ko urriaren 10ean sortu zen Brentford Arraun Elkarteko kideen arteko bilera batean, eta neguko hilabeteetan zein kirol praktikatu, futbola edo errugbia aukeratu behar izan zuten. 1920an Hegoaldeko Hirugarren Mailako kide sortzailea izan zen. Bigarren Mailara igotzeko hainbat saiakera egin ondoren, 1932-33 denboraldira arte ez zuen bere helburua lortu. Bi denboraldi geroago Lehen Mailara igo zen. Hori izan zen klubaren hamarkadarik aipagarriena. Bigarren Mundu Gerran Londresko War Cup (Gerra Kopa) jokatu zuen, eta bertan finalista izan zen 1941ean (Readingen aurka galdu zuen) baina urtebete geroago irabazi zuen (Portsmouth-en irabazi zuen). Gerra ostean, klubak kategoria galdu zuen, 1953-54 urteetan behera egin zuen Hirugarren Mailara eta 1961-62an Laugarrenera. Klubak hirugarren eta laugarren mailetan jokatu zuen hurrengo hamarkadetan. FA Kopari dagokionez, final laurdenetara 1989an iritsi zen. 45 urteko ez egotearen ondoren, 1991-92 denboraldian Bigarren Mailara igo zen (Lehen Maila izena aldatu zuten), Hirugarren Mailako txapeldun izan ondoren, baina hurrengo denboraldian jaitsi egin zen. Harrezkero klubak Hirugarren Mailan (gaur egun Football League One) jokatu du gehienbat, League Two ligara jaitsiera baten batekin. 2013-2014 urteetan Football League One txapelketara igo zen.
Estadioa
Klubaren lehen estadioa Clifden House Ground izan zen, eta bertan jokatu zuen 1889ko azaroa eta 1892ko martxoa bitartean. Historiako lehen urte horietan, klubak zelaia aldatu behar izan zuen askotan. 1892ko urrian Little Ealing-eko Benn's Field-era joan zen eta 1894ko abenduan Shotter's Field-era, bertan egon zen 1898ko apirila arte. Urte bereko irailean lekualdaketa berri bat jasan zuen, oraingoan Cross Roads Ground-era, Little Ealing-en, eta bertan 1900eko apirila arte jokatu zuen. Klubaren bosgarren joko zelaia Boston Park Cricket Ground izan zen, York Road-en, 1900eko irailetik 1904ko apirilera bitartean erabilia. Azkenean, 1904ko irailean Griffin Park-en jokatzen hasi zen.
2007ko abenduaren 7an klubak Lionel Road South lurrak erosteko aukera ziurtatu zuen estadio berria eraikitzeko asmoarekin. 2020an Brentford Community Stadium inauguratu zuten.
Garaipen-zerrenda
- Ingalaterrako Bigarren Maila :
- Ingalaterrako Hirugarren Maila :
- 1932-33 (hegoaldea), 1991-92
- Ingalaterrako Laugarren Maila :
- 1962-63, 1998-99, 2008-09
Kanpo estekak