Sofia Vasilievna Kovalevskaia (Mosku, 1850ko urtarrilaren 3an – 1891ko otsailaren 10a) (errusieraz: Софья Васильевна Ковалевская) matematikari errusiarra izan zen, Europan lehen aldiz unibertsitateko irakasle izatera iritsi zen emakumea, ijito jatorria du.[1]
Biografia
Vasili Korvin-Krukovski generala zuen aita, ama berriz Elizaveta Shubert (Fiodor Fiodorovitch Schubert astronomo alemanaren alaba).[2]
Garai hartan emakumeek ezin zuten unibertsitatean ikasi, beraz, komenientziako ezkontza egin zuen beste nihilista batekin, Vladimir Kovalevskirekin eta Heidelbergera ihes egin zuen. Han ere ez zioten klaseetara joaten uzten baina Weierstrassengana (garaiko matematikari onena) joateko gomendatu zuten. Weierstrassek berekin lan egitea onartu zuen. Berlineko Karl Weierstrasse matematikariarekin ekuazio diferentzialak eta Saturnoren eraztunen dinamika ikertu ahal izan zituen. 1874an matematikan doktoratu zen Göttingenen (Alemania). Bertan egindako lanari esker, Sofia Stockholmeko unibertsitatean irakasle izateko aukera lortu zuen, bertan Acta Mathematica aldizkarian idatzi zuen. 1888an Parisko Zientzien Akademiak saritu zuen.
Bere izena daraman Cauchy-Kovaleskayaren Teorema asmatu zuen Crelle´s Journal-en argitaratu zuten. Funtzio abelianoak aztertu zituen ere eta Acta Mathematica-n argitaratu.[2] Leonhard Euler eta Lagrange-ren lanari jarraipena emanez egun “Kovalevskaya-ren ziba” bezala ezagutzen dena asmatu zuen.[3]
Sofia Kovalevskaia berrogeita bat urte zituela hil zen, gripe baten ondorioz. Bere lanen artean honako hauek daude: Journal de Crellen agertzen den "Ekuazio diferentzialei buruzko teoria" eta "Puntu baten inguruan gorputz sendo batek duen errotazioari buruzko teoria". Azken honekin lortu zuen Parisko Zientziaren Akademiak emandako saria. Akta Matematika aldizkariaren editore ere izan zen eta 1888an Frantziako Zientzien Akademiaren Bordin saria jaso zuen eta Errusiako Zientzien Akademia Inperialeko kide izendatu zuten.[4]
Haurtzaroaren Memoriak eleberri autobiografikoa idatzi zuen, suediera itzulitakoa Rajevsky-ren ahizpak izenburuarekin. Anne-Charlotte Leffler-ekin batera elkarte literario bat sortu zuen, eta Korvin-Leffler ezizenarekin sinatzen zuten.[2]
Sariak eta Aitortzak
Erreferentziak
Kanpo estekak