Snap4Arduino Arduino mikrokontrolagailuak programatzeko aukera ematen duen Snap! bloke bidezko programazio-lengoaiaren hedapen bat da.[ 1] AGPL lizentzia duen software librea da.[ 2] GNU /Linux , Mac OS X , Microsoft Windows eta ChromeOS sistema eragileetan erabil daiteke eta Chromium /Chromerako gehigarri bat ere badu.[ 1]
Historia
Snap4Arduino proiektua 2013an sortu zen Cornellà de Llobregateko (Katalunia ) Citilab-eko Edutec ikerketa taldearen albo proiektu bezala.[ 1] [ 3]
2016ko ekainetik 2017ko abuztura Arduino.org-ek babestu eta garatu zuen.[ 1] [ 3]
Geroztik Bernat Romagosa, Joan Guillén eta zenbait laguntzailek garatzen dute modu independentean.[ 1] [ 3]
2018ko urriaren 22an argitaratutako Martí 1.2.7 bertsiotik aurrera euskaraz erabil daiteke.[ 4] [ 5] [ 6]
LED bat etengabe, segundo bateko tartearekin, piztu eta itzaltzen duen Snap4Arduinoko programa
Zabalpena
Lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, unibertsitateetan, kode klubetan, instalazio artistikoetan erabili izan da munduan zehar.[ 1] [ 3]
13 hizkuntzatara itzuli dute laguntzaileek.[ 1] [ 3]
Hainbat proiektuk Snap4Arduinoren eratorriak erabili dituzte, hala nola, Phiro (India ), SmartBlock (Turkia ), First Makers (Txile ) eta ROKIT Brick (Hego Korea ).[ 1] [ 3]
Lizentzia
Snap4Arduinok GNU Affero General Public License v3.0 (AGPL) lizentzia du.[ 2]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak