Sjælland edo Seelandia[1] (danieraz: Sjælland) Danimarkako uharterik handiena da Groenlandiare ondoren. Herrialdeko ekialdean dago kokatuta. 7.031 km²-ko azalera du eta , 2.491.090 biztanle dituena (2012). Bertan Kopenhage Danimarkako hiriburua dago.
Geografia
Iparraldean Kattegat itsasarteak, hegoaldean Itsaso Baltikoak, ekialdean Oresund-ek (Sund) eta mendebalean Belt Handiak mugatua dago. Lurralde lau emankorra da, aintzira asko dituena. Ipar-ekialdean muinoak eta basoak ditu.
2007. urteko banaketa administratiboaz geroztik irla bi eskualdetan banaturik dago:
Hiri nagusiak
- Kopenhage (hiriburua, 551.900 biztanle)
- Frederiksberg (100.814)
- Gentofte (71.052)
- Gladsaxe (64.102)
- Lyngby-Taarbæk (51.887)
- Hvidovre (49.724)
- Roskilde (46.701)
- Helsingør (46.189)
Beste hiri aipagarri batzuk:
Ekonomia
Etekin handiko nekazaritza: erremolatxa, fruitu arbolak, baratze landareak. Industria da ekonomia jarduera garrantzitsuena, eta uhartearen erdia hartzen duen Kopenhage hirian dago bilduta.
Ondasun nabarmenak
Iruditegia
Erreferentziak
- ↑ 154. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).
Ikus, gainera
Kanpo estekak