Sava, Kupa eta Odra ibaiek bat egiten duten tokian kokaturik dago, Kroazia erdialdean, Zagreb hiriburutik 57 kilometro hego-ekialdera. Sisak Kroaziako ibai-portu handiena da eta ibaietarako itsasontzi industria nagusia du.
Historia
Hiru ibaien elkargunea izanik duela 2500 urte bazen herrixka zeltiar bat, Segestica izena zuena. Erromatarrek inbaditu zutenean Panonia probintziaren hiriburu izatera ere iritsi zen Siscia. Dioklezianoren jazarpenean Sisciako Kirino martiri kristaua (kroazierazSvetog Kvirin) torturatu eta ia hil egin zuten baina ihes egitea lortu zuen. Gaur egun Sisakeko patroia da.
XVI. mendean gotorleku triangeluarra eraiki zuten, 1593an kroaziarrei eta karniolarrei (esloveniarrei) gotorleku honek turkiarrei aurre egiteko eta garaipena lortzeko balio izan zien. Sisakeko bataila izan zen turkiarrek Europan jasan zuten lehenengo porrot handia eta kroaziarrak gidatu zituen Toma Bakač ErdediBana Europa guztian famatu bihurtu zen.