Sindrome estrapiramidala edo nahasmendu estrapiramidala[1]sistema estrapiramidalaren lesio edo disfuntzioek eragindako zeinu eta sintomen multzoa da: nahi gabeko mugimendu anormalak, orekaren eta ibileraren alterazioak, dardara, parkinsonismoa eta abar.[2] Sindrome extrapiramidalak droga antipsikotiko tipikoek eragiten dituzte, D2 dopamina-errezeptoreak antagonizatzen dituztenak.[3] Beste kausa batzuk burmuineko kalteak eta meningitisa izan daitezke.[4]