Simon Pierre Gougnard, [1], (Nivelles, Belgika, 1991ko urtarrilaren 17a), belar-hockeyan lehiatzen den kirolari belgikarra da.[2]
Bi Udako Olinpiar Jokotan dominak eskuratu zituen; Rio 2016an (Rio de Janeiro), zilarrezkoa eskuratu zuen, eta, Tokio 2020an (Tokio), berriz, urrezkoa, bietan belar-hockeyan eta Belgikako taldearekin, azkena Australia eta Indiaren aurretik.
Taldea, honako hauek osatzen zuten: Gauthier Boccard, Tom Boon, Thomas Briels, Cédric Charlier, Félix Denayer, Nicolas De Kerpel, Arthur De Sloover, Sébastien Dockier, John-John Dohmen, Simon Gougnard, Alexander Hendrickx, Antoine Kina, Loïck Luypaert, Augustin Meurmans, Victor Wegnez, Vincent Vanasch, Florent Van Aubel eta Arthur Van Doren-ek.
Nazioarteko emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak