Showing Up 2022ko Kelly Reichardt estatubatuar zinema zuzendariaren komedia dramatikoa da.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Lizzie artista da. Zeramika piezak egiten ditu, baita buztinezko eskultura txikiak ere. Beste artista askok bezala, Lizziek dirua irabazteko bidea ematen dion lan bat du, eta bere denbora librean kezkatzen da sorkuntzaz. Lizziek ez du konfiantza handiegirik bere buruarengan, eta deseroso dago bai bere azalean, baita artearen munduan ere. Familiarekin duen harremana ere ez da erraza: ama Lizzieren nagusia da zuzentzen duen arte eskolan; intentsitate bereziko pertsona bat da, apur bat neurotikoa eta kontrolatzailea. Aitak, amarengandik banandua, lagunak diren bikote bat du etxean, eta, dirudienez, berataz baliatzen ari dira, nahiz eta gizona nahikoa lotsagabea den; eta anaia, artista hura ere, fase maniako bat bizitzen ari da, eta familiako kide guztiak kezkatuta ditu.[1]
Lizziek bere piezen erakusketa bat du zortzi egun barru, eta, ekitaldi garrantzitsu horretarako prestatzen ari dela, bizitzak eta egunerokoak oztopatuko dute: ura berotzen ez duen galdara, katuak zauritu duen usoa, labe elektrikoak alde batetik gehiegi erre duen zeramika pieza, eta bere bizilagunarekin dituen liskarrak. Bizilaguna Lizzie baino artista arrakastatsuagoa da, diru arazorik gabea, Lizzie bizi den etxearen jabea, eta beti pozik dagoela diruditen horietakoa.[1]
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak