Hitzarmenaren ondorio nagusiak, Taiwanen subirautza, Txinatik Japoniara pasatzea eta Koreako penintsulak japoniar protektoratu bat ezartzea izan ziren, non Txinak eragin guztia galtzen zuen.
Hitzarmenaren baldintzak
Hitzarmenak, Lehen Txina-Japonia Gerrari amaiera eman zion Japoniaren mesedetan, gerraren garailea izan zena. Hitzarmen hartan, Txinak, Korearen independentzia onartu zuen, eta herrialde hari buruzko edozein aldarrikapeni uko egin zion; praktikan, Japoniaren eraginpean geratu zen Korea. Txinak, gainera, Japoniari eman zion Liaodong penintsula (geroago, Japoniak Errusiari eman behar izango zion), Jinzhou, Liaoning probintziako hegoaldeko muturra, Taiwan uhartea eta Penghu uhartedia. Lurralde galerez gain, Txinak, Japoniari, 200 mila tael ordaintzeko betebeharra hartu zuen (garai horretako 150 milioi dolar), eta zenbait portu eta ibai, nazioarteko merkataritzari irekitzea onartu zuen.