Sheldon Riley Hernandez (Sydney, 1999ko martxoaren 14a) australiar abeslaria da. 2022ko Eurovision Abesti Lehiaketan Australia ordezkatu zuen Not the Same abestiarekin[1].
Bizitza
Lehen urteak
Ama australiar eta aita filipinar baten semea, Sydneyn jaio zen[2]. Txikitan Gold Coastera joan zen bizitzera[3] eta han hazi zen eta Palm Beach Currumbin State High Schoolen ikasi zuen[4].
Ibilbide profesionala
2016an Rileyk, orduan Sheldon Hernandez izenez aritzen zenak, The X Factor Australia saioko zortzigarren denboraldirako entzunaldia egin zuen Elton Johnen Circle of Life eta John Legenden Ordinary People abestiekin[5]. Kanporatua izan zen bakarlarien kategorian, baina Iggy Azaleak hautatu zuen Time and Place talde berriaren parte izateko[3].
2018an, The Voice Australia saioko zazpigarren denboraldian agertu zen Culture Club taldearen Do You Really Want to Hurt Me abestiarekin[6]. Lau epaileek hautatu zuten, eta Rileyk Boy George aukeratu zuen bere entrenatzaile izateko. Saioaren finalera iritsi zen eta hirugarren postuan amaitu zuen.
2019an, Riley The Voice saiora itzuli zen[7] Madonnaren Frozen abestiarekin. Delta Goodrem aukeratu zuen bere entrenatzaile izateko. Finalaurrekoan kanporatua izan zen.
2020an, America's Got Talenten hamabosgarren denboraldian lehiatu zen. Billie Eilishen Idontwannabeyouanymore abestia kantatu zuen entzunaldian[8]. Hirugarren final-laurdenean kanporatua izan zen.
2022an Australia ordezkatu zuen Eurovision Abesti Lehiaketan Not the Same abestiarekin[1]. 15. postuan geratu zen 125 punturekin[9][10].
Bizitza pertsonala
Sheldon Riley homosexual irekia da[2]. Sei urterekin autismoa diagnostikatu zioten[11]. Gaur egun Melbournen bizi da[3].
Singleak
- 2018: Fire
- 2020: More Than I[11]
- 2021: Left Broken[11]
- 2021: Again
- 2022: Not the Same[11]
- 2022: Never Enough
- 2023: Insane[12]
Erreferentziak
Kanpo estekak