Serieko zirkuitua edo serie-zirkuitua gailuen (sorgailuak, erresistentziak, kondentsadoreak, etengailuak, etab.) borne eta terminalak sekuentzialki eta bata bestearen jarraian ezartzen diren konexio-konfigurazio bat da. Gailu baten irteera-terminala hurrengo gailuaren sarrera-terminalera konektatzen da.
Parekotasun hidrauliko bat jarraituz, ur-biltegi baten irteera beste ur-biltegi baten sarrera konektatu ezkero, bi ur-biltegi horiek seriean konektatuta daudela esan daiteke. Bateria elektriko bat seriean konektaturiko hainbat pila elektrikoz osaturik dago, hauen bidez behar den adina tentsio lor dadin.
Seriean konektaturiko gailuen arabera, balore totala edo balore baliokidea honako formulen bidez lor daiteke:
Sorgailuak
Erresistentziak
Kondentsadoreak
Etengailuak
Etengailua 1
Etengailua 2
Irteera
Irekia
Irekia
Irekia
Irekia
Itxia
Irekia
Itxia
Irekia
Irekia
Itxia
Itxia
Irekia
Gailu elektrikoen beste kokapen mota bat paralelo-zirkuitua litzateke. Honetan balore baliokideak serieko zirkuituko moduaren aurkako eran kalkulatzen dira.