Bihurgailu/analogiko digitala —ingelesez: analog-to-digital converter, ADC, A/D, A to D)—, neurri fisiko jarraitu bat -normalean tentsioa- neurriaren anplitudea irudikatzen duen zenbaki digital baten bihurtzen duen gailu bat da. Aurkako funtzioa Bihurgailu digital/analogikoak egiten du.
Bihurgailu analogiko digital komertzialak orokorrean zirkuitu integratu formatuarekin saltzen dira.
Kontzeptuak
Bihurgailuaren erresoluzioak, sarrera balio analogiko tarte baterako bihurgailuak sortu ditzakeen irteera balio diskretuen kopuruaren berri ematen du. Adibidez, 8 biteko erresoluzioa duen bihurgailu batek 28=256 irteerako balio desberdin sortu ditzake.
Lagin bat une batetan egiten den bihurketa bat da.
Laginketa abiadura -Sampling rate-, denboran jarraia den seinale analogiko baten lagin hartzearen frekuentzia da. Adibidez, 48 KHzeko laginketa abiadura duen bihurgailu batek segunduko 48.000 lagin hartzen ditu.