Ogibidez saltzailea da. Publizitate enpresa batean eta automobilen salmentan urte askotan jardun ondoren, gaur egun, higiezinen arloan egiten du lan.
Joxe aitaren Landeta auzoko tabernan hasi zen bertsotan, Txapel, Lazkano eta Agirrerekin. Oso gazterik, hamar urterekin, kantatu zuen lehen bertsoa jendaurrean.[1]1980ko hamarkadan bertsolari ezagunenetakoa izan zen. Parte hartu zuen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusi guztietan finalista izan zen, eta 1986koan, txapela jantzi zuen. 1990eko hamarkadan ere maila bikainean aritu zen eta Andoni Egaña lagunarekin batera bertso saio ugari egin zituen Euskal Herriko herrietan barna. XXI. mendean belaunaldi berriei egokitzeko gaitasuna izan du.