Sarah Alice Hunter (North Shields, Tyne eta Wear, 1985eko irailaren 19a) Ingalaterrako errugbilari ohia da, hirugarren lerroko hegal eta hirugarren lerroko erdiko postuetan aritzen zena. Hamar urtez Lichfielden jokatu ondoren, Bristol Ladies taldeak kontratatu zuen 2015ean. Ingalaterrako selekzioko kidea izan zen 2007tik 2023ra.[1] 2015ean, Britainiar Inperioko Ordena jaso zuen,[2] eta 2016an World Rugbyren urteko emakumezko jokalari onena hautatua izan zen.[3]
Palmaresa
Hamabosteko errugbiko Ingalaterrako selekzioa
- Sei Nazioen Txapelketa
- irabazlea: 2007, 2008, 2009, 2011, 2012, 2017, 2019, 2020, 2022, 2023
- Slam Nagusia: 2007, 2008, 2011, 2012, 2017, 2019, 2020, 2022, 2023
Erreferentziak
Kanpo estekak