Ospitale bezala 1820koirailaren 27an inauguratu zen, eta gaur egun 315 ohe ditu.
Artatutako populazioa
Ospitaleak Arabako lurralde osoari ematen dio zerbitzu, Aiaraldea eskualdea izan ezik, eta zenbait espezialitaterentzat Debagoiena (Gipuzkoa) eskualdearentzako erreferentziazko zentroa ere da, bai eta Miranda Ebro (Burgos) udalerriarentzako ere, guztira 300.000 bizilagun ingururi arreta emanez.
Gaur egungo kokapenean 1804ko apirilaren 12an eraikitzen hasi eta 1807an amaitu zen, 1820ra arte Frantziako tropen kuartel nagusia eta beranduago soldadu ingeles eta portugaldarren aterpe izanik.[1]
1820ko irailaren 27an ospitale bezala inauguratu zuten.
Eraikina 80ko hamarkadan handitu zen, besteak beste kanpo-kontsulten zerbitzua jasotzeko, nahiz eta gaur egun kanpo-kontsulten arreta Txagorritxu Ospitalearen ondoko eraikinean egiten den.