Esan bezala, Txagorritxu Ospitalea eta Santiago Ospitalea eraikinetan banatzen da; bata bestearengandik 3 kilometrora daude. Santiago egoitza hiriaren erdialdean dago eta Txagorritxu egoitza, aldiz, iparraldean.
Artatutako populazioa
Ospitaleak Arabako lurralde osoari ematen dio zerbitzu, Aiaraldea eskualdea izan ezik, eta zenbait espezialitaterentzat Debagoiena (Gipuzkoa) eskualdearentzako erreferentziazko zentroa ere bada, bai eta Miranda Ebro (Burgos) udalerriarentzako ere; guztira 300.000 bizilagun ingururi ematen die arreta, beraz.