Santa Maria katedrala (Gasteiz)

Santa Maria katedrala
Katedral Zaharra
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Alde Zaharra
Katedralaren ikuspegia
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz eta Araba
Koordenatuak42°51′03″N 2°40′21″W / 42.85076°N 2.67246°W / 42.85076; -2.67246
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIII. mendea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaGasteizko elizbarrutia
IzenaMaria
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Azalera0,25 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669bis-018
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000359
93
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Santa Maria katedrala edo Katedral Zaharra Gasteizko Alde Zaharrean dago, Buruileria plazaren gainean. Gasteizko hirigune historikoaren iparraldeko muga da. Alboan, izen bereko Santa Maria eliza du.

Gasteizko jendartean Katedral Zaharra izenaz ezaguna da, Gasteizen XX. mendea eraiki zen Katedral Berriarekin ez nahasteko.

Deskribapena

Santa Mariaren eliza gotikoa Erdi Aroko erdigunearen iparraldean dago, hiriko gunerik garaienean, Suso hiribilduan, eta XIV. mendean eraiki zen, 1181. urteko gaztelu-elizaren gainean. Eraikuntza askea da, latindar gurutzeko oinplanoa duena eta hiru nabe; erdikoa eta altuera gehien duena gurutzadura handia du eta burualdean hiru kapera, ostikoen arteko espazio zabala aprobetxatuz. Hareharri zuriz egin zen, baina zenbait tokitan adreilua eta hargin-lana ere erabili izan zen. Eraikinaren elementu arkitektoniko garrantzitsuenak ataria eta portiko nagusia dira. XIV. mende amaierakoa da eta eskultura gotikoko adibide paregabea da. Sarrera arkiboltak dituzten hiru punta arkuen bitartez dago egina, janba eta dekoratutako tinpanoekin. Amabirjinaren imajina kokatzen den mainela du. Kaperetan estilo berriagoetako elementu erantsiak ikus daitezke, baita koruan, sakristian, dorrean eta atarian ere. Katedralaren ondoan, ekialdeko hormei itsatsita, XV. mendeko eraikin aipagarri bat dago. Eraikuntza hau, egun parrokia dena, Santiagoko Kapera izena du. Iparraldeko fatxadan eta Erdi Aroko obrari kontrajarriz, barrokoko eraikin eder bat dago, Kristo Santuaren Kapera alegia. Ederki landutako harlanduz eginda dago; toskanar pilastrek banatzen dute; goiko partea, aldiz, moldura duten baoez, obalo eta bolutez apaindua dago. Aipatu beharra dago barruko kapera desberdinen garrantzia; bertan margo-oihal, zizelkatze eta balio handiko hilobiak daude. Hasieran funtzio erlijiosoa eta gotorleku militar funtzioa nahastu egin ziren. Iparraldeko fatxadak harresi oihal handi birekin, ostiko azpiko erronda bideak, dorre poligonalak eta galeriek hala adierazten dute bederen.

Eraikuntzan erabilitako kareharria Trebiñuko Axarteko harrobitik eraman zuten.

Izen eztiaren erretaula

Erretaula flandriarra da, mistoa: pintura eta eskultura; 1550 inguruan egina. Pedro Antonio de Gamiz enbaxadorearen dohaintza, Anberesko eskolakoa dela dirudi.

Arkitektura aldetik, fatxada eta etxetxoak darabiltzan erretaula-motakoa da, eta bankua, bi atal, hiru kale, eta goi-goian atiko bat dauka. Bankuan daude, hain zuzen ere, taula pintatuak. Kale arteko banaketa pilastra zabal batzuek egiten dute: kapitel joniarra daukate eta irudi antropomorfoz, oihal zintzilikatuz eta hainbat landarez daude apaindurik. Lehenengo atalean, etxetxoak karpanel erara daude laukiturik. Goiko aldean abar-itxurara daude apaindurik, eta osagarri modura, alboetan, giltzarrien lekuan, maskara batzuk ageri dira.

Erdiko horma-konka altuagoa da eta konplexuago apaindurik dago, antropomorfo eta landare-irudiz. Kale arteko pilastra korintoarrak oso-oso apaindurik daude: hainbat animalien irudiak, irudi antropomorfoak eta landareak. Bigarren atalean, zutabeak ageri dira: kapitela korintoarra dute, fusteak ildaskatuak dira goiko aldean, eta beheko aldea erliebez apaindurik daukate.

Alboko etxetxoak ere karpanel erara daude amaiturik, behekoak bezala, eta apainketa ere antzekoa dute. Erdiko horma-konka, ordea, gorantz luzaturik dago eta puntu erdiko arku bat dauka marko moduan; apainketa takotan egina, moldurak lobulatuak ditu, eta oso apainduta dago: antropomorfoak eta abarrak. Goi-goiko taulamenduak friso apaindua du eta erlaitza takez apaindurik dauka.

Ikonografia dela eta, bankuan pintura manierista batzuk daude: San Joakim eta Santa Ana tenplutik erauziak, aingerua San Joakimi berri ona ematen, eta San Joakim eta Santa Ana tenpluan limosna emanez. Lehen atalean, honako erliebe hauek: Jaiotza, Erdainkuntza eta haurraren aurkezpena; bigarren atalean, alboko eszenetako irudiak galduta daude (Jesukristoren haurtzaroko bi kontakizun ziurrenik), erdiko eszenan Ama Birjinaren lokartzea ageri da.

Erretaularen polikromia jatorrizkoa da, flamenko motakoa, eta hain zuzen ere, urre distirarazia eta urdin ilunaren arteko bikromia darabilen eta ezaugarri nagusi ere horixe duen motakoa. Toki jakin-jakineko batzuetan estofatu pixka bat ere badu, eta azal-kolorea matea da, olioz egina.

Erretaulak dituen zeinu adierazgarri batzuek flamenkoa dela erakusten dute: albo banatara, bigarren atalaren parean, bi esku ageri dira, erreta, eta gaztelu bat ere bai, edo hori dirudi behintzat; eta erdainkuntzaren eta aurkezpenaren erliebeen oinarrian beste esku txikiago bat, eskematikoa.

Estiloz, erretaula hau Lehen Pizkundekotzat hartzen da, baina –harrigarria da gero- apainketa manierista da, nahiz eta artean azkar izan horretarako. Apainketak, ziurrenik, Fontainebleauko jauregiko iztukuak ditu eredu-argi, eta gaietako batzuk garai hartako grabatu italiarretatik hartuta daudela dirudi.

Santa Anaren kaperan zegoen, baina gaur egun Gasteizko Eliz Museoan erakusgai dago.

Egitura arazoak

Eraikinak egitura-arazoak ditu jaiotzetik. Jendaurreko itxieraren ondorioz, Zaharberritze Integraleko Plan Gidatzailea egiteari ekin zitzaion. Plan horren emaitzak 1998an argitaratu ziren, eta ezaugarri azpimarragarritzat du zaharberritze-lanen bisitagarritasuna, 'Obretan eta irekita' lelopean. Planak Europa Nostra 2002 saria jaso zuen, zaharberritze-ikasketa berezien kategorian. 1999an Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Gasteizko gotzaindegiak osatutako Santa Maria Katedrala Fundazioak egiten du kudeaketa.

Lanen finantzaketa Patronatuan dauden hiru erakundeen aldizkako ekarpenetan oinarritzen da, bai eta Eusko Jaurlaritzak horretarako sinatutako hitzarmenen bidez egindakoetan ere. Horri esker, berreskuratze konplexuari ekin dakioke, beharrezko malgutasunarekin eta metodologia-zorroztasunari eragin gabe. Era berean, Espainiako Gobernuak modu jarraituan eta nabarmenean babestu ditu egindako esku-hartzeen zati batzuk, nahiz eta irregularra izan, batez ere dorrean eta nabeetan.

Modu integralean zaharberritzeari ekiteak (ez soilik egiturazkoa, baita potentzialtasun funtzional eta kultural berriak kontuan hartuta ere) azal dezake erabakitako laguntza hori. Ondareari heltzeko modu berri honek, Europako Arkeologia Ondarearen Saria jaso zuen 2019an, Europako Arkeologoen Elkarteak (EAA) emana.

Beste laguntza instituzional batzuk, mezenasgo pribatutik datozenak ere bai, hirian finkatutako kultura-programa aberats bat aldi berean garatzeko aukera ematen ari dira (musika-kapera berreskuratzea, berreskuratutako eremuetan kontzertuak, eskola-unitate didaktikoak, gaikako hitzaldiak, etab.).

Jarduera horien artean, aipatzekoa da lehen aipatutako "Obretan eta  Irekita" programa (C), Santa Maria Katedrala Fundazioak lehen aldiz erregistratutako leloa (eta metodoa), kanpoko proiekzio estimagarria lortu duena. Zenbait erakundek (Sevillako artzapezpikutza El Salvadorko kolegiatan, Madrilgo Erkidegoan, etab.) hainbat lekutan aplikatzea hitzartu dute, Fundazioaren beraren web orrialdean eta Santa María la Real Fundazioaren Ondare Kanalaren izen bereko leihoan adierazitakoaren arabera.

Azken urtekoak

  • 1856 eta 1870ean, eraikinaren patologia larriak ikusita, Martin Sarazibar arkitektoak ostiko edo horma-bular bana itsatsi zituen tenpluaren kanpoaldean. Horretarako, bi kapera deuseztatu behar izan zituzten.
  • 1960-1967 urte bitartean eraberritze lan batzuk egin ziren. Obra horietan, besteak beste, nabe nagusian zeuden ukondo-arkuak kendu zituzten, haien ordez tirante batzuk jarriz. Uste da aldaketa horrek patologia serioak eragin zituela katedralaren egiturarengan.
  • 2000. urteaz geroztik, azken zaharberritzea egiten ari da, "Obretan eta Irekia" leloarekin. Zaharberritze arkitektonikoa ezezik, zientzia, kultura, turismoa eta hirigintza arloak ere jorratzen ditu.
  • 2008ko urtarrilaren 9an Ken Follett galestar idazleak Gasteizko Katedralean "World Without End" bere liburu berria aurkeztu zuen, lana idaztean monumentu arabarrak inspiratu baitzuen.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz


Read other articles:

Spanish religious and military order founded in the 12th century This article is about the Spanish Order of knighthood. For the Portuguese Order, see Order of St. James of the Sword. Order of SantiagoOrden de Santiago The Cross of Saint James as used by the OrderTypeReligious Order of Honour and Military OrderEstablished1170CountrySpainRoyal houseHouse of Bourbon - SpainReligious affiliationRoman CatholicSovereignKing Felipe VIPrecedenceEquivalentOrder of CalatravaOrder of AlcántaraOrde...

 

Bagian dari seri tentangBuddhisme SejarahPenyebaran Sejarah Garis waktu Sidang Buddhis Jalur Sutra Benua Asia Tenggara Asia Timur Asia Tengah Timur Tengah Dunia Barat Australia Oseania Amerika Eropa Afrika Populasi signifikan Tiongkok Thailand Jepang Myanmar Sri Lanka Vietnam Kamboja Korea Taiwan India Malaysia Laos Indonesia Amerika Serikat Singapura AliranTradisi Buddhisme prasektarian Aliran Buddhis awal Mahāsāṃghika Sthaviravāda Aliran kontemporer Theravāda Mahāyāna Vajrayāna Kon...

 

سفارة ألبانيا في الولايات المتحدة ألبانيا الولايات المتحدة الإحداثيات 38°54′50″N 77°02′49″W / 38.9139°N 77.047°W / 38.9139; -77.047 البلد الولايات المتحدة  المكان واشنطن العاصمة الاختصاص الولايات المتحدة،  وبنما[1]  الموقع الالكتروني الموقع الرسمي تعديل مصدري - تعدي...

Autonomous region of China This article is about the administrative division of the People's Republic of China. For the geographical region, see East Turkestan and Chinese Turkestan. For other uses, see Xinjiang (disambiguation). Not to be confused with Xinjing. Autonomous region in ChinaXinjiangAutonomous regionXinjiang Uygur Autonomous RegionName transcription(s) • Chinese新疆维吾尔自治区(Xīnjiāng Wéiwú'ěr Zìzhìqū) • Uyghurشىنجاڭ ئۇيغۇ...

 

Seorang Oba dari abad ke-16 beserta pengiring-pengiringnya. Oba Benin adalah penguasa tradisional suku Edo dan kepala Dinasti Eweka di Kerajaan Benin, sebuah kerajaan yang berpusat di Kota Benin di wilayah Nigeria modern. Kerajaan ini tidak sama dengan Republik Benin yang pada saat itu dikenal dengan nama Dahomey. Pada tahun 1897, Britania melancarkan ekspedisi hukuman ke Benin dan membuang Oba Ovonramwen ke Calabar. Wilayah Kerajaan Benin lalu dijajah oleh Britania dan dijadikan bagian dari ...

 

Pour les articles homonymes, voir Wallis et Futuna (homonymie). Wallis-et-Futuna Blason Drapeau Administration Pays France Statut Collectivité d'outre-mer Chef-lieu Mata Utu Assemblée délibérante Assemblée territoriale de Wallis-et-Futuna Président Mandat Munipoese Muli'aka'aka 25 mars 2022 - en cours Rois coutumiers Patalione Kanimoa (Uvea)Lino Leleivai (Alo)Eufenio Takala (Sigave) Administrateur supérieur Blaise Gourtay Code ISO 3166-1 WLF, WF Code ISO 3166-2 FR-WF Démographie Popu...

American politician Senator Downey redirects here. For the New York State Senate member, see John V. Downey. Sheridan DowneyDowney in 1939United States Senatorfrom CaliforniaIn officeJanuary 3, 1939 – November 30, 1950Preceded byThomas M. StorkeSucceeded byRichard Nixon Personal detailsBorn(1884-03-11)March 11, 1884Laramie, Wyoming, U.S.DiedOctober 25, 1961(1961-10-25) (aged 77)San Francisco, California, U.S.Political partyDemocraticSpouseHelen SymonsChildren5Alma materUnivers...

 

Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada Februari 2023. Hey Pro! My Mountain Girl adalah sebuah seri drama romansa televisi Tiongkok tahun 2019 yang tayang di iQIYI. Seri tersebut menampilkan Li Chuan, Kang Ning, Bo Er Ji Te, Liu Jing, dan Liu Xiao Hui.[1] Sinopsis Seri tersebut mengangkat kisah ci...

 

Bentuk asli dari nama pribadi ini adalah Bánsági Ildikó. Artikel ini menggunakan rangkaian nama Barat. Ildikó BánságiIldikó Bánsági (2010)Lahir19 Oktober 1947 (umur 76)Budapest, HungariaKebangsaanHungariaPekerjaanPemeranTahun aktif1971–kini Ildikó Bánsági (lahir 19 Oktober 1947)[1] adalah seorang pemeran asal Hungaria. Ia tampil dalam lebih dari 80 film sejak 1966. Ia tampil dalam film Passion, yang ditayangkan dalam sesi Un Certain Regard di Festival Film Cann...

C-160 C-160 milik Angkatan Udara Jerman Jenis pesawat angkut militer Negara asal Prancis/Jerman Pembuat Transall Penerbangan perdana 25 Februari 1963 Pengenalan 1967 Dipensiunkan Afrika Selatan 1997 Status Beroperasi Pengguna utama Angkatan Udara JermanAngkatan Udara Prancis Angkatan Udara Turki Dibuat 1965–1985 Jumlah 214 Transall C-160 adalah pesawat angkut militer yang dibuat dalam proyek bersama Prancis dan Jerman. Nama Transall adalah singkatan dari konsorsium pabrikan Transporte...

 

Behaviours used to retain a mate Female mate guarding in humans Human mate guarding refers to behaviours employed by both males and females with the aim of maintaining reproductive opportunities and sexual access to a mate. It involves discouraging the current mate from abandoning the relationship whilst also warding off intrasexual (same sex) rivals. It has been observed in many non-human animals (see mate guarding and sperm competition), as well as humans.[1] Sexual jealousy is a pr...

 

Heriyandi Roni adalah seorang birokrat Indonesia. Ia menjadi Aparatur Sipil Negera (ASN) sejak tahun 1988. Ia sempat menjabat sebagai Kepala Subdit Wilayah V pada Direktorat Fasilitasi Kepala Daerah dan DPRD Direktorat Jenderal Otonomi Daerah serta Kepala Pusat Fasilitasi Kerjasama Sekjen Kemendagri. Pada 2022, ia diangkat menjadi pelaksana jabatan Bupati Bengkulu Tengah.[1] Referensi ^ Bukan dari Bengkulu, Ini Pejabat Bupati Bengkulu Tengah. Bengkulu Interaktif.  Artikel bertop...

BazzarCompanyCirque du SoleilGenreContemporary circusShow typeTouring showDate of premiereNovember 14, 2018 (Mumbai, India)Other informationPreceded byCrystal (2017)Succeeded byAlegria: In a New Light (2019)Official website Bazzar is a touring show by Cirque du Soleil that premiered on 14 November 2018 in Mumbai, India. It is the company's 43rd production, and its first show to perform in India.[1][2][3] From India, it moved to Riyadh in Saudi Arabia.[4][5&...

 

ليمبيزا دي سانجري (تلفظ بالإسبانية: ‎/limˈpjeθa ðe ˈsaŋɡɾe/‏)، limpeza de sangue (برتغالية، Galician) أو neteja de sang (النطق الكتالاني : [nəˈtɛʒə ðə ˈsaŋ]، حرفيًا «نظافة الدم» و«نقاء الدم»، لعبت دورًا مهمًا في التاريخ الحديث لشبه الجزيرة الإيبيرية. تشير إلى أولئك الذين كانوا يعتبرون «مسي�...

 

Questa voce sull'argomento centri abitati della provincia di Alessandria è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Alluvioni Pioveracomune LocalizzazioneStato Italia Regione Piemonte Provincia Alessandria AmministrazioneSindacoGiuseppe Francesco Betti (lista civica Più forti insieme) dall'11-6-2018 Data di istituzione1º gennaio 2018 TerritorioCoordinate45°00′N 8°48′E / 45°N 8.8°E45; 8.8 (Alluvion...

Arul KandaBornArul Kanda Kandasamy1976 (age 47–48)Sitiawan, Perak, MalaysiaCitizenshipMalaysiaAlma materUniversity College LondonOccupationformer CEO of 1MDBYears activeJanuary 2015 – 28 June 2018SpouseUnknownChildren2 Arul Kanda Kandasamy or better known as his birth name, Arul Kanda (born 1976) is the former president and chief executive officer of 1Malaysia Development Berhad (1MDB),[1] a company owned by Minister of Finance (Incorporated), a corporate body ...

 

Neighbourhood in Kolkata in West Bengal, IndiaBowbazarNeighbourhood in Kolkata (Calcutta)Ceramic mural on the wall of Central Station, Kolkata Metro, located on B.B. Ganguly StreetBowbazarLocation in KolkataCoordinates: 22°34′07″N 88°21′48″E / 22.5687°N 88.3632°E / 22.5687; 88.3632Country IndiaStateWest BengalCityKolkataDistrictKolkataMetro StationChandni Chowk, Central, Mahakaran and SealdahRailway stationSealdahMunicipal CorporationKolkata Municipal...

 

Town in Massachusetts, United StatesHolliston, MassachusettsTownHolliston Town Hall on the east border of the town green FlagSealLocation in Middlesex County in MassachusettsCoordinates: 42°11′00″N 71°25′30″W / 42.18333°N 71.42500°W / 42.18333; -71.42500CountryUnited StatesStateMassachusettsCountyMiddlesexSettled1659Incorporated1724Named forThomas HollisGovernment • TypeOpen town meetingArea • Total19.0 sq mi (49.3 km...

Команда реагування Білого дому на COVID-19 була спеціальною групою під час президентства Джо Байдена для розробки заходів на поширення коронавірусної хвороби 2019 (COVID-19) у США. Вона була створена Джо Байденом у перший день його перебування на посаді — 20 січня 2021 року[1]&#...

 

Akron Union DepotBuckingham BuildingThe 1950 Akron Union Depot, c. 1950sGeneral informationCoordinates41°04′38″N 81°31′00″W / 41.0773°N 81.5167°W / 41.0773; -81.5167Owned byUniversity of AkronHistoryOpenedApril 28, 1950Closed1971Former services Preceding station Baltimore and Ohio Railroad Following station Fostoriatoward Chicago Main Line Youngstowntoward Jersey City Barbertontoward Chicago Cuyahoga Fallstoward Jersey City Barbertontoward Wheeling Cl...