Herrialde honen jatorria zehaztu gabe dago oraindik. Burdin Aroko herri garrantzitsu bat, K.a. XIII. mendean, sikanoek sortu zuten.
Herri hau, tokiko arkeologiarako gida bat da: lehen gizarte indigenaren krisiaz geroztik (K.a. XIII.mendea) lehen greziar kolonoekin izandako harremak arte (K.a. VIII-VII. mendeetako apoikiaien denboraldia). Zenbait egilerentzat[1] bereizitako fazies bat da. 1511n bizileku gunea eraiki zen.
Urrezko eta zilarrezko lau ontzi, K.a. 650-600ekoak direnak, XVIII. mendean herrixkatik gertu zegoen hilobi batean aurkitu ziren. Urrezko ontzi bakarra geratzen da, orain British Museumaren bilduman. Museo honen patera 6 zezenekin ornatuta dago, Sant 'Angelo Muxaroren ikur bihurtu dena[2].
K.o. 1506 inguruan[3], errefuxiatu albaniarren kolonizazioa bultzatu zen, herrialdearen bizitzaren ezaugarri izan zena zenbait urtetan. Hauek Balkanetako turkiar inbasioaren ondoren lurralde hauetara emigratu zuten XV. mendearen amaieran.
1600ean, baroierria, Castelvetrano, d'Aragona eta Tagliaviako printzeek eskuratu zuten, eta, azkenik, zen Pignatelliren (Monteleoneko dukea) jurisdikziora pasa zen, 1812 arte mantendu zuena, Sizilian feudalismoa abolitu zenean.
Erreferentziak
↑LA ROSA, Vincenzo La Rosa (1989): Le popolazioni della Sicilia: Sicani, Siculi, Elimi, in AA. VV., Italia, Libri Scheiwiller Milan, 40 orria eta hurrengoak.