Paolo Orsi arkeologoak aurkitu zuen tokia, eta hau K.a. XIX. eta XV. mendeen artean datatu zen, beraz, italiako Brontzeko lehen aldian. Adituek habitatutako eskualdeen planoa identifikatu dute, irteera harrokatsu batean kokaturik, gotortutako akropoli moduko bat eta nekropolia.
Nekropoliak grotticella[2] artifizialezko 200 hilobi baino gehiago ditu, malda handiko Cava de la Signora harrobietako hormetan induskaturik. Harrigarriena Printzearen hilobia da, zeinen egitura lau sasipilarez eratuta dagoen[3].
Tokian, zeramikazko materia ugari aurkitu da, gaur egun Sirakusako Paolo Orsi Museo Arkeologikoan. Honetaz gain, agertu dira brontzezko aurkikuntzak eta hilarriak, espiralezko sinboloekin.
Erreferentziak
↑SPOTO, Salvatore: Sicilia Antica: Castelluccio e l'Età del bronzo, 51 or.
↑Grotticcellako hilobia edo labea, harrian induskatutako hilobiak dira. Gehienbat Sizilian Brontze Aroan zehar hedatu zena. Haren itxurak labe baten antza du.