Madrilgo Complutense Unibertsitatean Irudi eta Soinuan lizentziatua da. 1998. urtean ekin zion zinema-ibilbideari; Miguel Albadalejo zuzendariaren La primera noche de mi vida filmean erregidorea izan zen.[2][3] 2000. urtean, produkzio-burua izan zen El otro barrio filmean, Salvador Garcíak zuzendua.[4]
Produkzio-zuzendaria izan da hainbat filmetan, hala nola, Patricia Ferreiraren El alquimista impaciente, edo Juan Antonio Bayonaren El orfanato, Lo imposible eta Un monstruo viene a verme.[5][6] Bere pelikulen artean hainbat daude, besteak beste, Marrowbone, No llores, Vuela, Carmina eta amén, La torre de Suso, Regresa a Hansala, Dieta mediterránea, Spanish movie eta Biutiful.[7]
Fikziozko film luzeez gain, Hermidak hainbat dokumental ekoitzi ditu: Edmon Rochen Garbo: el espía, Gustavo Sánchezen I hate New York eta Paul B. Preciadok zuzendutako Orlando.[8] Bere enpresak ekoitzitako filmetako batzuk hauexek dira: 9 días en Haiti, Oxfam Intermón dokumental laburra[9] eta Mirage.[10]
2007an, Hermidak produkzio zuzendari onenaren Goya saria irabazi zuen Juan Antonio Bayonak zuzendutako El orfanato beldurrezko filmarengatik. Urte pare bat geroago, 2009an, Edmon Rocek zuzendutako Garbo: el espía dokumentalak, film dokumental onenaren Goya saria lortu zuen, eta 2010ean, Gaudí saria.[11]
Ondoren, beste bi sari lortu zituen: Goya saria filmeko produkzio-zuzendaritza onenarengatik, Lo Imposible (2012), eta Un monstruo a venido a verme (2016), biak Juan Antonio Bayonak zuzenduak.[7] 2013. urtean, Lo imposible filmak Visual Effects Society erakundeak ematen duen"Outstanding Supporting Visual Effects in a Feature Motion Picture" (ikus-efektu onenentzako) saria irabazi zuen.[12] Gainera, 2017an, Hermidak Ekoizpen Zuzendaritza Onenaren Gaudí saria irabazi zuen Un monstruo viene a verme filmarengatik.[13]
2019an, Paco Leónek eta Anna Rodríguez Costak sortutako Arde Madridek komedia serie onenaren Feroz saria irabazi zuen. [14]