Paul B. Preciado, 2015ko urtarrilaren aurretik Beatriz Preciado (Burgos, Espainia, 1970ekoirailaren 11 -), filosofoa, arte-komisarioa, idazlea eta queer aktibista da. Ezaguna da gorputz, genero eta sexualitate-politikei buruz egindako lanengatik.[1]
Ibilbidea
Fulbright beka jasota, Filosofia eta Generoaren Teoria ikasi zuen New Yorkeko New School for Social Research-en, eta, bertan, Jacques Derrida-ren eta Agnès Heller-en ikaslea izan zen; gero, Princeton University-n Arkitekturaren Teorian egin zuen doktoregoa. Bartzelonako Museu d’Art Contemporani-n Programa Publikoen eta Ikasketa Independenteen Programaren zuzendaria izan da, baita Programa Publikoen komisarioa documenta 14 Kassel eta Atenasen ere, eta Taiwan-go Pabiloiaren komisarioa Venezian, Shu Lea Cheang artistarekin. Gorputzaren Filosofia irakasten du New Yorkeko Unibertsitatean, eta Europako beste unibertsitate batzuetan: Frantzian, Université Paris VIIIan Generoaren Teoria eta Gorputzaren Historia Politikoa irakasten ditu.[1]
Egitura politiko eta boterezkoek gorputzaren bizipenean nola eragiten duten aztertu du eta bere buruari testosterona emanda egin duen esperimentua kontatu du. Teoría King Kong (Virginie Despentes) itzuli du eta 12 urteko neska-mutil guztiei gomendatu die genero biolentziaren aurkako kit moduan.[erreferentzia behar]
Obra
Manifiesto contrasexual: Prácticas subversivas de identidad sexual (2002). Queer garaikideaz teorizatzeko ezinbestekotzat jotako lana.[2]
2022an Preciado Azkuna Zentroan buruturiko “Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa” erakusketaren komisarioa izan zen.[8] Gizonez jantzita, Ameriketan hainbat abentura bizi izan zituen Erausoren irudiaren berrirakurketa egin da «queer» ikuspegitik.[9]
«Gizon gisa jantzitako Erausoren erretratua arte errenazentistaren historiako lehen erretratu “trans” har daiteke»[1]
«Maputxeen genozidioan inplikatuta egon zenez eta merkatu kolonialean izan zuen jarreraren ondorioz, figura deserosoa da trans historian»[9]