San Mateo jaietako torneoa edo sanmateoetako torneoa1980tik aurrera urtero Logroñoko San Mateo jaietan, irailaren 21eko astean, jokatzen den esku-huskako pilotako binakako txapelketa da, kirol horretako udako torneorik nagusienetariko bat.[1] Ohituraz Adarraga pilotalekuan jokatzen den arren, 2009an apustuak egiteagatik ordaindu beharreko tasetan Errioxako gobernuak eta enpresa antolatzaileek ados jarri ez, eta Gaunasko pilotalekuan jokatu zuten.[2]